Salgai daude Ondarroako V. kantu bazkarirako txartelak
Txartelak Kuriken, Garoan eta ikastolako idazkaritzan eros daitezke 20 euroren truke. Telefono bidez ere eros daitekez martxoaren 1a aurretik.
Ondarroan kantu zaletasun handia dagoela jakitun, aurten ere kantu bazkaria antolatzea erabaki dute Zubi Zahar herri ikastolakoek. Martxoaren 7an bosgarrenez egingo dute ekintza kulturala EinGo! taldeagaz batera, eta txartelak salgai daudela iragarri dute jaialdiaren antolatzaileek. Horiek erosteko azken eguna martxoaren 1a izango da. Bazkaria 14 urtetik gorakoentzat dela gogorarazi dute.
Txartelak 20 euroren truke Kuriken, Garoan eta ikastolako idazkaritzan eros daitezke. Toki fisikoetan ez eze, txartelak telefono bidez ere lortu daitezkeela jakitera eman dute. Txartelak bide horretatik erosi nahi dutenek 635 725 990 telefono zenbakira whatsapp mezu bat idatzi edo deitu besterik ez dakaute; “ordainketa Bizum bidez egin daiteke”.
Bazkari aurretik, Alde Zaharrean batuko dira kantuzaleak; batzeko hitzordua 13:30ean ipini dute Sutargi aurrean. Eta herriko erdigunea musikaz girotu ostean, Zubi Zahar herri ikastolaren jantokian batuko dira 14:30ean bazkaltzeko. Menuari dagokionez, honakoa izan da: salda, pasta entsalada, gisatua, jogurta eta kafea.