Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lea-Artibai eta Mutrikuko bizilagunak kalera atera dira Zaldibarren gertatutakoa argitzeko exijitzeko

Manifestazioa egin dute Markina-Xemeinen, eta elkarretaratzea Mutrikun. Aste bi igaro dira Zaldibarko zabortegian lur jauzia gertatu zenetik, eta oraindik desagertuta jarraitzen duten bi langileak aurkitzea lehentasuna dela azpimarratu dute.

Zaldibarko lur jausia argitzeko eskatuz Markina-Xemeinen egin den eskualdeko manifestazioa.
Eider Mugartegi
Markina-Xemein,Mutriku
2020/02/20

Zaldibar argitu, orain! lelo hartuta, manifestazio jendetsuak zeharkatu ditu gaur [otsailak 20] arratsaldean Markina-Xemeingo kaleak. Joan den asteko astelehenean [otsailak 10] herri mailan egindako protesta Lea-Artibai eskualde osora zabaldu dute oraingoan, eta deialdiak erantzun zabala eduki du.

Goiko Portaletik abiatu da manifestazioa 18:30ean, Alberto Sololuze Markina-Xemeingo bizilagunaren senideak eta eskualdeko eragile ezberdinak pankarta atzean direla, eta horiekin batera, eskualdeko herritar ugari, gertaera argitzeko eskaera ozen eta irmoa eginez. Zaldibar argitu! eta Hau zirkua da! oihukatu dituzte.

Herrian zehar manifestazioa eginda, Goiko Portalean amaitu da protesta, irakurketa bategaz. Aste bi igaro dira Zaldibarko zabortegian lur jauzia gertatu zenetik, eta oraindik desagertuta jarraitzen duten bi langileak aurkitzea lehentasuna dela azpimarratu dute. Horrela, lehen berbak desagertutako langileen senideentzat izan dira. «Gure elkartasun, babes eta maitasun osoa helarazi nahi dizuegu. Zuekin gaude, eta zuekin jarraituko dugu hasi besterik egin ez den borroka honetan. Bihotzez, animo, eta eutsi». Besarkada beroa eskaini diete bai eta «lan baldintza arriskutsu horietan lanean jardun duten lankideei» eta «zabortegi anabasa horretan diharduten langileei» ere.

Zaldibarko ezbeharretik 14 egun igarota langileen berririk ez izatea eta gaiaren inguruan dagoen isiltasuna ulergaitza iruditzen zaiela esan dute

Batzuek alarmistatzat jo dituzten arren, kezkatzeko arrazoiak badaudela esan dute: «Lehenengo, ez omen zegoen kutsagarria zen materialik, gero, amiantoa aurkitu zuten, gero, ez zegoela ura edateko arriskurik, baina Eitzagako auzotarrei ura ez edateko gomendatu zieten. Airearen kalitatea ere ona omen zen, eta azkenean, ohikoa baino 40 aldiz dioxina eta furano gehiago zeudela eta, etxeetako leihoak itxita mantentzea eta kirolik ez egitea gomendatu zuten. Zer izango da hurrengoa? Noiz arte jarraituko dugu horrela?».

Zaldibarko ezbeharretik 14 egun igarota langileen berririk ez izatea eta gaiaren inguruan dagoen isiltasuna ulergaitza iruditzen zaiela esan dute, eta azalpenak ematea eskatu dute. «Ez dago ezer mingarri, injustu eta salatariagorik, hitzak eta erantzunak espero dituzunaren isiltasuna baino. Arduradun politikoei, enpresari, ingurumen sailburuari, lehendakariari, esaten diegu Zaldibarko zabortegiarekin gertatutakoa ez dela bigarren mailako arazo bat. Larritasun handiko arazoa dela eta eman beharreko erantzuna maila berekoa izan behar dela».

Ekitaldiari amaiera bateratua emanez, inguruetako bertsolariek egindako bertsoa kantatu dute Goiko Portalean batutako guztiek.

Markina-Xemeingo mobilizazioagaz gainera, beste herri batzuetan ere egin dituzte protestak eta salaketak. Mutrikun, esate baterako, Goiko plazan elkartu dira herritarrak 10 minutuko elkarretaratze zaratatsua egiteko.

Euskal gehiengo sindikala Gernika-Lumon egin duten elkarretaratzean. Argazkia: LAB

Bestalde, euskal gehiengo sindikala ere kalera irten da. ELA, LAB, ESK, STEILAS, HIRU eta Etxaldek ekimen bateratua egin dute gaur goizean. Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea eta eskualde-buruetako egoitzen aurrean elkarretaratzeak egin dituzte. Gertatutakoa argitzeko eskatu dute sindikatuek Zaldibar Argitu. 2 aste desagertuta. 11+2. Prekarietatea hiltzailea lelopean. Sindikatuen ustez, zaborren kudeaketa ekonomizistak eragin du luizia. “Oinarrizko azpiegitura publikoa izan behar lukeen zabortegia diru-irabaziaren logikan kudeatu da eta, horrez gain, administrazio publikoak ez du kontrol publiko eraginkorrik egin».

'Zaldibar argitu' manifestazioa, Markina-Xemeinen
‘Zaldibar argitu’ manifestazioa, Markina-Xemeinen

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.