Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Lea-Artibaiko bost bikote, Bizkaiko eskolarteko eskuz binakako txapelketaren finalean

Markina-Xemeingo esku Pilota Taldetik hiru bikote ailegatu dira finalera. Lea Ibarra Motrollo Pilota Elkartetik bik edukiko dute horretarako aukera.

Eider Mugartegi / Nerea Bedialauneta
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/02/20

Aurreko astean finalaurrekoetan bikain ibili ostean, Bizkaiko eskolarteko eskuz binakako txapelketaren finala jokatuko dute otsailaren 29an, 15:45ean hasita, Iurretako Olaburu frontoian. Txapelketa benjamin, ume eta gaztetxoak kategorietan jokatu dute, eta bertoko bost bikote ailegatu dira azken fasera.

Markina-Xemeingo esku Pilota Taldetik, esaterako, hiru bikote ailegatu dira finalera, eta Lea Ibarra Motrollo Pilota Elkartetik bik edukiko dute horretarako aukera. Unax Arrizabalaga eta Ibai Arakistain pilotariek osatutako Markina A bikoteak Umeen B Baxuko finala jokatuko du. Erdu A zornotzarrak izango dituzte aurkari. Umeen A mailako finaleko txapela, berriz, eskualdean geratuko da. Markina-Xemeingo Unax Albizuren eta Unax Ibarzabalen aurka neurtu beharko dituzte indarrak Lea Ibarra Motrollo Unax eta Antton Urzelai anaiek. “Albizuk eta Ibarzabalek bikote oso sendoa osatzen dute. Txapelketa irabazteko faborito argiak dira”, azaldu du Unai Arrizabalaga Lea Ibarra Motrolloko ordezkariak

Lea Ibarra Motrolloko Jaime eta Alex Andrinua anai bikiek Gaztetxoen B Baxuko finala jokatuko dute Gallarta N bikotearen aurka. “Gallartakoak txapelketa irabazteko faborito nagusiak dira. Oso bikote indartsua dira, baina ligaxkan ez dute Andrinua anaien aurka jokatu”, gaineratu du Arrizabalagak. Jardunaldiko azken partidua Gaztetxoen A mailakoek jokatuko dute. Lagun Onak taldeko bikotearen aurka ariko dira nor baino nor indartsuago Markina-Xemeingo Mikel Egurrola eta Markel Calvok.

Pello Urionabarrenetxea Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeko entrenatzailea pozik agertu da taldeko hiru bikote finalean egoteaz. Dionez, finalera heldu diren pilotari denek maila handia daukate, eta zaila izango da garaipena eskuratzea. Hala ere, hiru bikote finaletan, eta euretako bi, gainera, maila altueneko finaletan (A maila) egotea seinale ona dela dio. “Gureek zein aurkariek daukate irabazteko aukera, lehia egongo da beraz”.

Markina-Xemeingo taldeko bikoteak finalaurrekoetan ere maila ona erakutsi zutela azaldu du Urionabarrenetxeak, baina finaletako urduritasunak sarritan zeresana izaten duela aipatu du. “Finaletan egonak daude, eta beraz, urduritasuna neurtzen jakingo dutela espero dut”.

Guztira, Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeko hamalau bikotek parte hartu dute Bizkaiko Eskolarteko txapelketan, horietatik hamar, ume eta gaztetxoen kategorietan. Lea Ibarra Motrollotik, bestalde, zazpi bikotek parte hartu dute lehian. “Finalerdietara ailegatu diren bi bikoteek finaletarako txartela eskuratu dute”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.