Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Ondarroako Txomin Agirre 28ko eraikina aurten eraitsiko dute

Datozen asteetan udalak lehiaketara aterako ditu eraisketa lanak egiteko baldintzak. Udalak 300.000 euro inguru aurreratu ditu lanak egiteko.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2020/02/20

Ondarroako udal ordezkariek jakitera eman duenez, Txomin Agirre 28 zenbakian legez kanpo egin zen eraikina aurten eraitsi beharko dute. “Hasita dago eraisketa lanak hasi aurretik martxan jarri behar izaten den prozesua”. Datozen asteetan udalak lehiaketara aterako ditu eraisketa lanak egiteko baldintzak; lehiaketa irabazten duen enpresak edukiko du eraisketa lanak egiteko ardura. 

Gaineratu dutenez, udalak enpresa bat kontratatu zuen eraisketa lanak zelan egin behar diren zehazteko. Hain zuzen ere, proiektu hori urtarrilaren 21ean erregistratu zuten. Proiektu horretan, besteak beste, eraisketa egiteko era eta jarraituko beharreko urratsak zehaztzen dira. Era berean, alboetako etxeek kalteren bat jasanez gero lanak gelditzea, arrakalen aurkalo protokoloa eta lekukoak ipintzea ere jasotzen ditu.

Eraikinaren jabetza, berez, LKS-Laboral Kutxarena da, baina eraikina ez eraistea erabaki zuen. “Bere interesak direla -eta ezetz esan dionez, udalak hartu behar izan du subsidiarioki ardura hori”. Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak azaldu duenez, udalak 300.000 inguru aurreratu beharko ditu eraisketa lanak egiteko. “Diru hori gero enpresari erreklamatuko diogu, baina bitartean dirua udalak aurreratu behar izatea gainkarga handia dakar guretzat”. Eraikinari dagokionez, eraikina egiteko lanak 2007an baimendu zituzten orduan udal gobernuan zeuden agintariek; baina gerora eraikina legez kanpokoa zela esan zuen epaile batek.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.