Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Iturri bat markinar guztientzat

Goiko Portaleko iturriari buruzko pasarteak ezagutzera eman ditu Jabier Kaltzakorta idazle, ikertzaile eta euskal literaturako adituak. Iturriaren garrantzia azpimarratu eta iturriko koplak Mogelenak direla baieztatu du.

Jabier Kaltzakorta Goiko Portaleko iturriari buruzko berbaldia ematen. Argazkia: Uhagon Kultur Elkartea
Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2020/02/21

Ordubete inguruko berbaldia eskaini zuen Jabier Kaltzakorta euskal filologian doktore, idazle, ikertzaile, itzultzaile eta Euskal Herriko literaturan adituak joan den barikuan [otsailak 14], Markina-Xemeingo Goiko Portaleko iturri zaharrari buruz. Hori prestatzeko, hainbat dokumentu historiko irakurri ditu markina-xemeindarrak, eta horierako batzuk izan zituen esku artean.

Batez ere Goiko Portaleko iturriaren argazki zahar bat dela ezaguna esanez hasi zuen berbaldia: udaletxe alderditik begiratuta, kalea eta frontoiaren frontisa eskumako aldera ikusten dena. «Hainbat lekutan dago ikusgai, esate baterako, Juan Mugartegiren La villa de Marquina liburuan eta William Rolloren The Basque Dialect of Marquina liburuaren berrargitalpenean». Baina Kaltzakortak 1846ko litografia original bat aurkeztu zuen iturri zaharra erakusteko, La revista pintoresca de las provincias vascongadas aldizkarian agertutakoa. Iturriaz egiten den lehen deskripzioa aldizkari horretakoa dela esan zuen. «Iturria merituzko obra dela dio bertan».

Goiko Portaleko iturria 1785 urtean egin zen. Kaltzakortak azaldu zuenez, batzar bat egin zuten, eta ikusi zuten iturri baten premia zegoela. «Kalean ez zegoen urik, eta zikinkeria handia zegoen. Orduan, 1785 urtean, iturri bat egitea pentsatu zuten, 1786an zelan egin eta iturri hori egiteko eskua nori eman erabaki zuten. Francisco de Etxanoberi eman zioten. 1787tik 1788ra egin zuten iturria, eta data hori, 1788, iturrian zizelkatuta dago».

Iturria amaitu zuten urte berean hil zen Carlos III.a Espainiako erregea, eta iturriaren bueltan dauden medailoietako kopla batean aipamena egiten zaio:

Carlos Irugarrena/Bizkaiko Jaun dala
Markinako urijak/egin nau honela
Ugarteko axpeetan/daukat jatorrija
Ubide saconetan/ecarri ugarija
Ur au ederra zala/esanic aitubac
alan arindu dira/neque ta castubac.

Muniberen iturburua. Herrira ura ekartzeko zein iturburu zen onena aztertu zuten adituek, eta Zumarragako iturburuaren eta Ugarteko iturburuaren artean egon zen erabakia. Azkenean, onena Ugartekotik urak bideratzea zela erabaki zuten. Ugarteko Abeletxe baserriaren atzean dagoen Ursolo iturburuaren jabea Xabier Maria Munibe Peñafloridako kondea zen, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen sortzailea. Berez azkoitiarra zen, baina jatorri markinarra zeukan, eta bertan lurperatu zuten, Xemeingo elizan. Iturria egitea pentsatu zen urtean –1785ean– hil zen Munibe, eta haren semeak hartu zuen oinordekotza. Hark uren gozamena eman zuen Markinarako iturri publiko bat egiteko.

Ugarteko iturburutik ura ekartzeko kanalizazioa erreka azpitik igarotzen da

Kaltzakortak aipatu zuenez, Miguel Angel Bilbao markinarrak Garaian aldizkarirako idatzitako artikulu batean zehatz agertzen da zeintzuk pauso jarraitu ziren iturria egiteko. Eta iturria egiteko egin zen kanalizazioa azpimarratu zuen. «Ugarteko iturburutik ura ekartzeko kanalizazioa errekaz bestaldera eraman zuten. Presa bi egin zituzten, erreka sikatu eta errekaren ubide azpitik beste aldera igarotzeko. Plan faraonikoa izan zen, eta diru asko gastatu zen. Sei bider gehiago gastatu zen kanalizazioa egiten iturria bera egiten baino. Soroen jabeei ordaindu, kanalizazio sakon bat egin eta obrak eragindako kalteak ere ordaindu behar izan zituzten». Hala, 600 metroko ubidea dago lur azpian.

Iturriak bost txorro ditu, nahiz eta lau ikusi. Izan ere, bosgarrena karmeldarren komentuaren barruan dago.

Kaltzakortak dioenez, jendea pozik zegoen Abeletxeko urak ur ugariak eta onak zirelako. Hala ere, iturri horrek arerio gogor bat ere eduki zuen: Jose Maria de Astarloa, Pedro Astarloa euskal idazlearen eta Pablo Astarloa poeta eta apologistaren anaia. «Ama markinarra zuten, eta aita durangarra. Aita barik geratu zirenean ama Markinara itzuli zen umeekin. Astarloatarrak herriko arraindegiaren aurrez aurre bizi izan ziren; diru asko zeukaten, bai eta errotak ere. Jose Maria Astarloak obrak gelditu nahi izan zituen, eta 1787ko ekainean egin zuen eskabidea horretarako». Kontatu zuenez, Astarloak errota bat zeukan, eta ur zati handi bat iturrira joanez gero, errota martxan edukitzeko ez zuela nahikoa ur edukiko argudiatu zuen, baina bere eskabideak ez zeukala fundamenturik esan zion erregidoreak, eta Peñafloridako kondeak uren jabea izanik, eskumena zeukala bere urekin nahi zuena egiteko. Eta, beraz, iturria egin zen.

Labayruk berrargitaratu zuen William Rollok idatzitako ‘Basque dialect of Marquina’ liburuaren azalean dagoen irudia.

Goiko Portala. Markina-xemeindarrek iturriari bi eratara deitzen diote: Karmengo iturria eta Goiko Portaleko iturria. Lehen Markina harresiz inguratua zegoen, eta harresiaren sarrerak portalak ziren. Harresiaren goiko sarrera, Bilborantz zuzentzen zena, Goiko Portala zen. «Iturriagatik ezagutzen dugu Goiko Portala izena. Beragatik dakigu sasoi baten Markina uri harresitua zela, eta gune horretan zegoela goiko portala. Gainera, iturria ez zen egin Goiko Portalaren erdian, izan beharko lukeen modura. Baztertxo batean dago, San Pedro eliza hor zegoelako, eta leku posible bakarra hori zelako». Izan ere, iturriaren eta udaletxearen artean San Pedro eliza egon zen, 1848an bota zutenera arte.

Iturrian agertzen diren koplak Mogelenak direla ere baieztatu zuen Kaltzakortak. «Leku guztietan esaten da lauko txikian egindako koplak Mogelenak ote diren, eta bai, Mogelenak dira». Horrela ikusi du Wilhem von Humboldt hizkuntzalari, poeta, literatur kritiko eta politikariaren idatzietan.

Humboltek (1767-1835) bidaia bi egin zituen Euskal Herrira: lehenengokoa 1799. urtean, eta bigarrena, 1801ean. Bigarren bidaian, bizpairu egun egin zituen Markinan, eta horietan ikusi zituenak islatu zituen Los vascos. Apuntes sobre un viaje por el Pais Vasco en primavera del 1801 liburuan. «Hunboltek iturrian Mogelen idatziak zeudela dio, baina Jose Antonio Astarloa alkate egon zenean kendu egin zituela bereak jartzeko. Hala ere, beste alkate bat ezarri zenean, Astarloarenak kendu eta berriro Mogelenak berrezarri zituen. Ez dakigu Astarloak bere koplak jarri zituenik, baina ziur dakigu 1793tik Mogelen koplak berriro daudela iturrian».

Humboltek egunean eguneko apunteak hartzen zituen, eta horiekin osatu zuen Los Vascos liburua, baina pasarte hori ez dago liburuan, apunte horietan baino. «Telesforo Aranzadik 1922 urtean RIEV aldizkarian argitaratu zituen apunteak, eta hor dago iturriaren pasartea».

Ura Markinako etxeetara eroan zen 1923 urtean, eta bere etxean entzundakoaren arabera, ordura arte iturriaren ondoan emakume aldrak batzen ziren, «buru gainean sorkia lagungarritzat eta gainean edarra zeukatela, bertan ura batzeko».

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.