Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Lekeitioko Larrotegi futbol zelaia handituko du udalak

Araudiak exijitzen duen gutxieneko neurrira zabalduko dute. Musika Eskolaren lanak egiteko lizitazioa zabalik dago.

Lekeitioko Larrotegi futbol zelaia. Argazkia: Lekeitioko Udala
Eider Mugartegi
Lekeitio
2020/02/25

Larrotegi futbol zelaia handitzeko proiektua esku artean dauka Lekeitioko Udalak. Berdegunea handitzea dute helburu, eta araudiak exijitzen duen gutxieneko neurrira zabalduko dute.

Udalak jakitera eman duenez, bi metro gehiago luzatuko dute berdegunea. “Azterketak egin ditugu eta gehiago ezin da handitu, errekatxo bat dago eta URA agentziak neurri batzuk betetea eskatzen du”, azaldu du Koldo Goitia Lekeitioko alkateak.

Berdegunea handitzegaz gainera, ureztapena ere berritu nahi dute eta argi berriak ipini. “Zelai guztia argiztatzeko dorretxoak egokituko ditugu”.

Larrotegi berritzeko lanak, dena dela, bi zatitan egitea aurreikusi dute. Hala, zabaltze lanak aurten egingo dira, eta datorren urtean, berriz, zelaia altzatu eta belar artifizial berria ipiniko dute.

Larrotegi futbol zelaiak 25 urte beteko ditu aurten, hondarrezkoa izan zen bost bat urtez, eta belar artifiziala jarri zioten ondoren. Aurreratu dutenez, maiatzean 25. urteurrena ospatu nahi dute, eta ospakizunen ondoren hasiko dituzte obrak.

Musika Eskola. Musika Eskolako pleguak ere prest ditu udalak. Jakitera eman dutenez, Eliz Atea kalean kokatzen den musika eskolaren zerbitzua hobetzeko asmoz, eraikina egokitzeko azken obrak egingo dira ekainaren 22tik aurrera.

Eraikinaren beheko solairuan zuzendaritza eta irakasle gela bat eta entsegu gela handi bat egingo dituzte, eta gainera, eraikina hustea errazteko segurtasun eskailera bat jarriko dute eraikinaren kanpoaldean.

Musika eskolen beharrak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzaren dekretua kontuan izanda, hainbat obra egin dituzte aurreko urteetan ere eraikinean. Aurtengo ikasturtean, esate baterako, gela berriak estreinatu dituzte. Erdiko solairua geletan banatu eta sei gela berri atera zituzten: 20m2-ko bi gela eta beste hiru 15m2-koak, horietaz gain irakasleen gela bat ere egin da 20m2-koa. Era berean, solairu honetan sortu diren gela guztiak isolamendu akustikoa dute. Horretaz gain, komun egokituak ere jarri zituzten. Lan horiek, aurtengoak bezala, oporraldian eraman zituzten aurrera.

Aurreko urtean, aldiz, solairu horretan zegoen patioa estali eta ikasgela bihurtu zuten. Goiko solairua momentuz, dagoen bezala utzi dute, eraikinean dauden bi zerbitzuentzako, Gaztegune zein Musikaia Musika Eskola, erabilgarria den gune zabal bat eskaintzeko.

Azken faserako obretarako proposamenak aurkezteko lizitazioa otsailaren 26ra arte egongo da irekita. Lanak hamar asteko iraupena izango dute gehienez, eta, guztira, 155.000 mila euroko inbertsioa egingo da bertan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.