2020/3/8

Martxoaren 8ko Lea-Artibai mailako manifestazioa Ondarroan

Mugimendu Feminista: "Oinarritik dena aldatzeko gabiltza lanean, eta holan jarraituko dugu, denok aske izan arte"

Indarrak batu, antolatu eta borroka feminista egitera deitu du Lea-Artibaiko Mugimendu Feministak Ondarroan egin den manifestazioan. Berba hutsak alde batera utzi, eta euskal lurraldeetako gobernuei eskatu diete mugimendu feminista entzun dezaten.

Gehiago