Mutrikuko EH Bilduk hauteskundeetarako lokal berria ireki du Beheko Plazan
Bilgunea zabalik dago astelehenetik, baina inaugurazio ekitaldia barikuan egingo dutela azpimarratu dute.
Mutrikuko Bilgunea. Argazkia: Mutrikuko EH Bildu Apirilaren 5ean ospatuko diren Legebiltzarrerako hauteskundeak direla eta, Mutrikuko EH Bilduk lokal berria ireki du Beheko Plazan, lehen ileapaindegia zegoen lekuan. Azpimarratu dutenez, Bilgunea zabalik dago astelehenetik [martxoak 9] posta bidezko bozkari buruzko informazioa eman, eta bestelako edozein zalantza argitzeko. Honakoa da ordutegia: astelehenetik barikura, 18:00etatik 20:00etara; zapatuetan 11:00etatik 13:00etara.
Lokala posta bidezko bozka ahalbidetzeko zabalik baldin badago ere, irekiera ofiziala barikuan [martxoak 13] egingo dute. “19:30etik aurrera jan-edana, musika eta giro ona izango ditugu EH Bilduren txoko berrian. Gerturatzeko deia egiten diegu hala nahi duten herritar guztiei”.