Hezkuntza Sailaren ezagutza eza, sakoneko informazioa ez ematea eta erabakiak hartzeko hezkuntza komunitate osoaren iritziak eta proposamenak ez jasotzea salatu ditu Steilasek.
Hemezortzi talderen atxikimendua jaso dute, eta egunotan beste hirurek ere euren dinamikagaz bat egiteko asmoa agertu dute. Etorkizunean norbanakoen babesa ere jaso nahi dute.
Hotel horiez gain, herriko elkarte eta kolektiboek emandako laguntasuna ere azpimarratu du Koldo Goitia Lekeitioko alkateak.
Nekane Murga Osasun sailburuak esan duenez, "egoera zer edo zer hobetu da". Bizkai, Gipuzkoa era Arabako grafikoak kasu positiboen goranzko joera hautsi dela erakusten du. Azken orduetan Markina-Xemeinen erregistratu da positibo kasu berria.
Oheak gehien behar dituzten lekuan erabiliko dituzte Gurutze Gorrikoek.
Lanek, gehienez, 4 minutuko iraupena izango dute, eta apirilaren 12a orduko bidali beharko dira We transfer plataforma erabilita nahitaez. Lanak bakarka zein taldeka aurkeztu ahalko dira, euskara hutsean.
Bi herrietako agintariak herritarrei zuzendutako bideo bana sareratu dute. Esan dutenez, orokorrean herritarrak ondo ari direla neurriak betetzen. Udalek hartu behar izan dituzten neurriez ere hitz egin dute.
Ertzaintzak esan duenez, gertaera domekan [martxoak 29] gertatu zen. Sei herritarrak identifikatu eta isun bana ezarri zieten.
Goizez jaso ahalko dira poltsak, bertan eskuragarri egongo diren eskularruak erabiliz. Poltsak ateratzen pertsona bakarra egon beharko da, eta besteren bat agertuz gero, bigarren horrek atearen kanpoaldean egon beharko du zain.
Neurriek alarma egoerarako balio dituzte eta guztiei eragingo die, heriotzaren arrazoia edozein delarik ere. Heriotzaren arrazoia COVID-19a izan bada, neurriak zorrotzagoak dira. Ehorztetxeen jarduna ere erregulatu dute.
Elhuyar koronabirusaren inguruko azalpen bideoak egiten ari da. Hau bigarren bideoa da, eta komunitate zientifikoa krisi honetan zertan ari den erakusten du.
Konfinamenduak dirauen bitartean herritar guztiek herriko txokoen argazkiak ikusteko aukera edukitzea da asmoa. Ateratako argazkiak sare sozialetara igo beharko dira #OndarruNeureBalkoitxik traolagaz.
Psikobizi zerbitzua koronabirusaren ondorioz sortutako zailtasun uneei aurre egiteko laguntza psikologikoa behar dutenei dago zuzenduta. Zerbitzua Bizkaiko Psikologia Elkarteak bideratu du.
Herritarrek sormena lantzeko Udaberria etxetik egitasmoa antolatu du udalak. Herritarren ekarpenak Alamedan egingo den erakusketa herrikoi eta erraldoi batean jasotzeko asmoa agertu dute.
Lekeitio eta Ondarroa dira Lea-Artibaiko erreferentziazko zentroak. Asistentziaren berrantolaketa horren ondorioz, inguruko kontsultak aldi baterako itxiko dira.