Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Hasi dira denboraldiko lehen berdel garauak porturatzen

Tamaina ederreko 470 tona berdel inguru porturatu dituzte gaur Ondarroan. Prezio onean saldu da arraina: kiloa euroa bueltan.

Arrantzaleak berdela lehorreratzen Ondarroako portuan
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2020/03/12

Berdel denboraldia bete-betean hasi da. Baxurako ontziek martitzenean [martxoak 10] porturatu zituzten denboraldiko lehen berdel garauak Ondarroan, eta orduz geroztik, berdel asko deskargatu dute Egidazu kaian. Gaur [martxoak 12], esate baterako, tamaina handiko berdel asko (hiru bat ale kiloan) porturatu dute. Baxurako ontzien hozkailuak berdelaz gainezka etorri dira, eta Kalare Deuna kofradia aurrea eta inguruak berdel kaxa berdez eta tina grisez margotuta agertu dira beste behin ere.

06:30ean entzun dira berdela iragartzen duten bi turrunak, eta eguna egin orduko arraina etengabe deskargatzen ari ziren marinelez bete dira moilako txoko guztiak. Arrantzaleek lehen berdel kaxak deskargatu orduko, lagina eraman dute bentara, eta erosleek arrainaren kalitate hurretik hurrera ikusi nahi izan dute, gerokoan enkantean eskaintza bat edo beste egiteko.

Bentalekuan, egia esan, arraina saldu eta saldu ibili dira goiz osoan, atsedenik ia hartu barik. Kofradiako arduradunek emandako datuen arabera, 410.000 kilo inguru saldu dituzte goizean. “Arratsaldean ere beste hainbat ontzik porturatzeko asmoa agertu dute. 17:00etan egingo dugu lehen benta, eta beste 60.000 kilo saltzea espero dugu”.

Arraina prezio onean saldu bada ere, aurreko bi egunetan baino zer edo merkeago saldu da. Izan ere, eskaintzak nabarmen gora egin du gaurkoan. “Aste guztian ikusi den kopururik handiena eduki dugu gaur”. Bataz beste, euro batean saldu da Getaria eta Matxitxako lurmuturraren inguruan arrantzatutako berdela. “Oso hurbil ari dira arrantzatzen, kostaldetik berta-bertan”.

Berdelaz gain, antxoa eta sardina kaxaren bat edo beste ere porturatu dute gaur. 80 kaxa antxoa besterik ez dira saldu. Baina tamaina oso txikiko arrain gaztea zenez, merke saldu da bentan; euroa bueltan ordaindu dute freskorako saldu dute arraina. Sardina kiloa berriz, 1,80-1,70 euro bitartean saldu zen. Kiloan 30 ale inguruko tamainako 300 kaxa porturatu zituzten.

Aurreko egunei dagokienez, martitzenean 150.000 kilo inguru porturatu zituzten. Lehen berdel garauak 1,05 eta 1,60 euro inguruan saldu ziren bentan. Eguaztenean [martxoak 11], berriz, arrain gutxiago porturatu zuten baxurako ontziek, baina antzeko prezio onean merkaturatu ziren.
Kofradiako iturriek nabarmendu dutenez, kanpainak hasiera ona eduki du Ondarroan. “Kopuru aldetik oso ondo dago. Denboraldia hasteko, ondo”.

Arrain kopurua kofradia aurrean gehitzen ari den heinean, portua ere ontziz betetzen sumatzen da egunotan. Gaur, esaterako, portua ontziz bete-bete eginda zegoen aspaldiko partez. Agertu dutenez, Galizia eta Kantabria aldeko ontzi asko Ondarroan porturatzen ari dira egunotan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.