Lea-Artibain eta Mutrikun koronabirusaren 23 kasu positibo erregistratu dituzte
Azken egunotan hiru kasu positibo gehiago erregistratu dituzte eskualdean. Berriatuan, esaterako, COVID-19 lehen kasu positiboa erregistratu dute. Bizkai, Gipuzkoa eta Araban 6.057 dira zenbatutako positiboak.
Eusko Jaurlaritzak gaur [martxoak 30] eguerdian emandako datuen arabera, Mutrikun, Markina-Xemeinen, Lekeition, Ondarroan, Etxebarrian, Mendexan eta Berriatuan dauden positibo kasuak. Datuak atzo [martxoak 29] 20:00ak artekoak dira. Azken orduetan bost kasu positibo gehiago erregistratu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun.
Positiboak erregistratu diren herriak gehitu egin dira azken orduetan; orain arte positibo eman duten herri batzuetan kutsatuen kopurua igo egin da, eta beste herri batzuetan, lehen kasuak erregistatu dituzte. Berriatuan, esaterako, lehen kasu positiboa erregistratu dute. Mutrikun, Etxebarrian eta Mendexan, berriz, aurreko egunetako kopuru bera mantentzen da. Kasu positibo gehien, berriz, Mutrikun eta Markina-Xemeinen dago.
- Mutriku: 6 positibo (aurreko egunetako datu bera)
- Markina-Xemein: 6 positibo (2 gehiago azken orduetan)
- Lekeitio: 5 positibo (1 gehiago azken orduetan)
- Ondarroa: 3 positibo (1 gehiago azken orduetan)
- Etxebarria: 1 positibo (aurreko egunetako datu bera)
- Mendexa: 1 positibo (aurreko egunetako datu bera)
- Berriatua: 1 positibo (baieztatu den lehen kasu positiboa)
Bizkai, Gipuzkoa eta Araban 3.271 dira zenbatutako positiboak. Bizkai, Gipuzkoa eta Araban 14.887 proba egin dituzte, eta horietatik 6.057 dira poisitibo eman dutenak. Azterketa lurraldeka eginez gero, ondokoak dira datuak:
- Araba: 2.049 positibo / 1.829 ez positibo
- Bizkaia: 2.937 positibo / 3.885 ez positibo
- Gipuzkoa: 1.071 positibo / 3.116 ez positibo