Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Balkoi eta leihoetatik borrokatzen jarraituko dute pentsiodunek

Eskualdeko pentsiodunen elkarteen ekimenez, bost minutuko burrunbada egingo dute astelehenero etxetik.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/04/02

Koronabirusaren aurkako neurriei jarraituz, Lea-Artibai eta Mutrikuko pentsiodunek kalean egiteko jarduera guztiak bertan behera laga badituzte ere, astelehenetako deialdiari beste era batera eustea erabaki dute. Orain, herriko plazetatik barik, etxeko balkoietatik eta leihoetatik egingo dituzte asteroko eskaerak. Lea-Artibai eta Mutrikuko pentsiodunen mugimenduak jakitera eman dutenez, konfinamenduak iraun bitartean, etxetik borrokatzen jarraitzeko deia egin dute. Hala, 12:00etan hasita, bost minutuko burrunbada egingo dute astelehenero.

Lekeitioko, Markina-Xemeingo, Mutrikuko eta Ondarroako pentsiodunen taldeek egin dute dei bateratua, baina eskualdeko beste herrietakoei ere protestara batzeko deia ere egin die. “Deialdia orokorra da”, azpimarratu dute. Lapikoak edo zarata ateratzen duen edozer gauza atera, eta pentsiodunen aldarrikapenekin jarraitzera gonbidatu dituzte herritarrak. “Bakoitzak nahi duen modura. Musika ipinita, txistuka, lapikoekin zarata ateratzen, txaloka… zarata ateratzea da helburua. Etxetik bada ere, behintzat hor borrokan jarraitzen dugula adierazi nahi diogu jendeari”.

Borrokan jarraitzeko hainbat arrazoi daudela nabarmendu dute, eta gaur egungo pentsio publikoez gain, etorkizunekoak ere jokoan daudela gogorarazi dute. Hala, bestelakoan astelehenero batzeko aukerarik ez duten herritarrei, orain protesta egiteko gonbidapen berezia egin diete. “Guk ez dugu gure pentsioengatik bakarrik borrokatzen, denon pentsioengatik ari gara borrokan; etorkizunekoengatik ere bai. Etxean lanera joan barik daudenei ere bost minutuko protesta horietan parte hartzeko gonbidapena luzatzen diegu “.

Lehen protesta aurreko astelehenean [martxoak 30] egin zuten, eta erantzun “polita” izan zuela esan dute. Aurrera begira ere erantzun bera edo hobea edukitzen jarraitzea espero dute. “Protestekin zenbat lagunek bat egiten dugun zenbatzea ezinezkoa da orain, baina gure auzoetan eta gainerakoetan nabari dezatela hor jarraitzen dugula”.

Egoera lehengora bueltatzen bada, apirilaren 20an ohiko orduan batuko dira herrietako plazetan. Baina egoerak bere horretan jarraitzen badu, aurreikusitako data hori atzeratu egin beharko dutela iragarri dute. Apirilaren 20aren aurreko astean jakitera emango dute deialdi hori mantentzen den edo ez. “Ezin dugu data zehatzik esan; hori ez dago gure esku. Konfinamendu egoera luzatzen baldin bada, asteleheneko burrunbada deialdiagaz jarraituko dugu”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.