Alarma egoerak denboraldi bete-betean harrapatu du mendi eskiatzaile mendexarra. Egoera zaila bada ere, aurrera begira baikor dago; herritarrei aktibo egoteko gomendatzen die.
Urkulluk esan du etorkizunari begira "erantzukidetasunean" dagoela gakoa, eta beste talde politikoek elkarlanean aritzeko prestutasuna erakutsi diote. Egoerari aurre egiteko estrategia bateratua "beharrezkoa" dela adierazi du oposizioak.
Gaia berriro erdigunera ekartzeko ekimenak antolatu ditu Zaldibar Argituk datozen egunetarako. 5 minutuko burrunbada deitu dute astelehenerako, besteak beste.
Azken hilean sektore guztietan egin du gora langabeziak, baina batez ere zerbitzuen arloa da kaltetuena; 7.947 langabe gehiago ditu.
Guztira 28 daude baieztatuta Lea-Artibain eta Mutrikun. Azken 24 orduetan Markina-Xemeinen erregistratu dute kasu positibo berria; gainontzeko herrietan datuak egonkor mantentzen dira. Bizkai, Gipuzkoa eta Araban 7.317 dira zenbatutako positiboak; 478 kasu berri zenbatu dituzte azken orduetan.
Eskualdeko pentsiodunen elkarteen ekimenez, bost minutuko burrunbada egingo dute astelehenero etxetik.
Bideo bat kaleratu dute eskerrak eta animoak emateko. Aipamen berezia egin diote 'Lekittarrok zaindu' sare herritarrari.
Ondarroako udal iturriek esan dutenez, udal beharginak 70 urtetik gorako herritarrei deitzen dabiltza; ia 1.000 ondarrutarri deitzeko zeregina aurreko astean hasi zuten.
Laguntzaile sareko kide izan nahi dutenek 608 22 97 95 telefono zenbakiara deitu behar dute. "Behar dutena etxera eramaten diegunean adineko jendeak edukitzen duen eskertzeko desio hori gauza ederra da", esan dute laguntzaileek.
Mutrikuko 25. Berdel Eguna koronabirusaren osasun alarma egoeragatik bertan behera geratu denez, 'Ai Malen, Andre Madalen' abesti herrikoiaren bideokliparekin alaitu nahi dute eguna. Horretarako, herritarren laguntza eskatu dute.
Txinako datuetan ikusi zuten gizonei gehiago eta larriago eragin ziela koronabirusak. Alabaina, genero bereizketak emakumeak zaurgarriagoak egiten dituela ohartarazi dute