COVID-19arekin kutsatutakoen kopuruak gehitzen jarraitzen du Lea-Artibain eta Mutrikun
Markina-Xemeinen eta Mutrikun erregistratu dituzte kasu berriak. Bizkai, Gipuzkoa eta Aranban atzo [apirilak 4] baino 441 kasu positibo gehiago erregistratu dira. Dena dela, azken 24 orduetan 101 herritarrek jaso dute alta ospitalean; hiru lurraldeetan jaitsi da ospitaleratutakoen kopurua.
Azken 24 orduetan Mutrikun eta Markina-Xemein erregistratu dituzte kasu berriak. Beraz, eta banaka bada ere, kasuak gehitzen dihoaz. Lea-Artibai eta Mutriku mailan Markina-Xemein da kasu gehien erregistratutako herria. Gainerako herrietako datuak ez dira aldatu azken 24 orduetan. Bizkai, Gipuzkoa eta Araban ere kutsatutakoak gehitzen doaz, modu apalago batean bada ere. Dena dela, atzo [apirilak 4], hiru lurraldeetan jaitsi egin zen ospitaleratutakoen kopurua.
- Markina-Xemein: 11 positibo (1 gehiago azken 24 orduetan)
- Mutriku: 7 positibo (1 gehiago azken 24 orduetan)
- Lekeitio: 6 positibo (aurreko eguneko datu bera)
- Ondarroa: 5 positibo (aurreko eguneko datu bera)
- Etxebarria: 2 positibo (aurreko eguneko datu bera)
- Mendexa: 1 positibo (aurreko eguneko datu bera)
- Berriatua: 1 positibo (aurreko eguneko datu bera)
Bizkai, Gipuzkoa eta Araban 8.628 dira zenbatutako positiboak (atzo baino 441 gehiago). Hiru lurraldeetan ospitaleratuta daudenak 1.757 dira (atzo baino 101 gutxiago). Hiru lurraldeetan 515 dira hildakoak. Azterketa lurraldeka eginez gero, ondokoak dira datuak:
- Araba: 2.639 positibo (100 gehiago azken 24 orduetan) / 288 ospitaleratuta (atzo baino 31 gutxiago)/194 hildakoak (+10)
- Bizkaia: 4.489 positibo (265 gehiago azken 24 orduetan) / 1.124 ospitaleratuta (atzo baino 53 gutxiago) / 242 hildakoak (+18)
- Gipuzkoa: 1.500 positibo (76 gehiago azken 24 orduetan) / 345 ospitaleratuta (atzo baino 17 gutxiago)/ 79 hildakoak (+10)
“Datu positiboak”. Guztira 22.048 proba egin dira. Horietatik 1.464 atzo [apirilak 4]. Gainera, proben %29k eman dute positibo. “Datu positibo gisa, nabarmendu behar da guztira, COVID-19 gainditu eta alta jaso dutenak 3.405 direla, eta ospitaleratutako pertsonen kopuruak behera egin duela hiru lurraldeetan”.
Kanal berria. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak chatbot bat jarri dute abian euren webguneetan, koronabirusaren inguruan herritarrek izan ditzaketen zalantza nagusiak argitzeko. Komunikazio digitaleko kanal berri horrek lehendik dauden informazio kanalak osatzen ditu, hala nola webgunea bera, COVID-19.eus aplikazioa eta Osasun Aholkuaren telefono kanala (900 20 30 50).
Maia izeneko laguntzaile birtual hori automatikoki zabalduko da webgunearen beheko eskuinaldean. “Informazio kontsultei arintasun handiagoa emango die, galdera zehatzei hizkuntza naturaleko elkarrizketa baten bidez erantzunez”. Gaixotasunaren sintomei eta izandako kontaktuei buruzko autotest bat egiteko aukera ematen dio herritarrari, une bakoitzean egokienak diren gomendioak emanez. Horrez gain, galdera ohikoenak erantzungo ditu, euskaraz zein gaztelaniaz.