Lea-Artibain eta Mutrikun COVID-19arekin kutsatutako 49 kasu daude erregistratuta
HITZAko lantaldearen oporraldian (11 egun) COVID-19arekin kutsatutako 13 positibo kasu gehiago antzeman dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun; Aulestin eta Ziortza-Bolibarren ere kasuak erregistratu dituzte.

Eusko Jaurlaritzak gaur [apirilak 20] eguerdiko agerraldian emandako datuen arabera, 49 kasu positibo zenbatu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun. HITZAren lantaldeak oporrak hartu (apirilak 9) ondoren, Lea-Artibain eta Mutrikun 13 positibo kasu gehiago erregistratu dituzte. Hemen herriz herriko zerrenda:
- Ondarroa: 16 positibo (apirilaren 8an baino 10 kasu gehiago)
- Markina-Xemein: 14 positibo (apirilaren 8an baino 2 kasu gehiago)
- Lekeitio: 12 positibo (apirilaren 8an baino 5 kasu gehiago)
- Mutriku: 10 positibo (apirilaren 8an baino 3 kasu gehiago)
- Berriatua: 2 positibo (apirilaren 8ko baino kasu 1 gehiago)
- Etxebarria: 2 positibo (apirilaren 8ko datu berdina)
- Mendexa: 1 positibo (apirilaren 8ko datu berdina)
- Aulesti: 1 positibo (kasu berria)
- Ziortza-Bolibar: 1 positibo (kasu berria)
Bizkai, Gipuzkoa eta ArabanĀ 12.628 kasu positibo zenbatu dituzte guztira. Horietatik 974 ospitaleratuta daude. Azterketa lurraldeka eginez gero, ondokoak dira datuak:
- Araba: 3.241 positibo (10 gehiago azken 24 orduetan) / 162 ospitaleratuta/318 hildakoak.
- Bizkaia: 7.045 positibo (35 gehiago azken 24 orduetan) / 603 ospitaleratuta/ 551 hildakoak
- Gipuzkoa: 2.342 positibo (14 gehiago azken 24 orduetan) / 209 ospitaleratuta/ 212 hildakoak
Guztira, Bizkai, Gipuzkoa eta Araban 1.081 pertsona hil dira COVID-19aren ondorioz. “Horren aurrean, datu positiboa da kutsatuen, ospitaleratuen eta ZIUetako okupazioari buruzko datuen bilakaera”. Atzo [apirilak 19] 2.340 test egin zirela esan dute. “Hiru lurraldeen artean guztira 57.284 proba egin dira. Osatzen ari diren edo alta emanda dauden pertsonen kopuruak ere goraka egiten jarraitzen du; atzo 7.124 ziren alta jaso zutenak”.