Osasun Saila eta EHU lankidetza estutzen ari dira
UPV/EHUk Carlos III.a Osasun Institutuak (ISCIII) COVID-19arekin lagin klinikoen PCR analisiak egiten laguntzeko laborategi gisa gaitzeko prozedura gainditu ondoren, bi erakundeek lankidetza estutzen ari dira horiek erabiltzeko aukerak aztertzeko.
Osasun Sailak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Osakidetzak berretsi egiten dute elkarlanerako bide bat ezarri behar dutela koronabirusari aurre egiteko, ikerketan lankidetzan arituz.
EHUk Carlos III.a Osasun Institutuak (ISCIII) COVID-19rekin lagin klinikoen PCR analisiak egiten laguntzeko laborategi gisa gaitzeko prozedura gainditu ondoren, horiek erabiltzeko aukerak aztertzeko bi erakundeak lankidetza estutzen ari direla adierazi dute gaur.
Azken egunetan egindako bilera teknikoek UPV/EHU buru duen ikerketa proiektua aztertzeko balio izan dutela zehaztu dut, COVID-19 hautemateko proba bat prest jartzearekin lotuta. Carlos III.a Institutuak trebakuntza lortzea Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikerketa-eremuarentzat “albiste ona” dela deritzote, “zorroztasuna eta aintzatespena” ematen diolako.
“Lortutako trebakuntzak ikertzaileek erabilitako teknika ona aintzatesten du”, diote. Hala ere, proba horiek pazienteekin erabili ahal izateko, beharrezkoa da baliozkotze kliniko gehigarri bat egitea: “Teknika hau ikerketa-laborategi baten ikuspuntutik gaituta dago. Hala ere, froga gehiago egitea falta da, infektatutako pertsonengan erabilgarria izan dadin. Asistentzia-eremuan teknika bat erabili ahal izateko ohiko prozesua da”. Nabarmendu dutenez, horretarako, EHUko ikertzaileek eta Osakidetzako asistentzia langileek lan estua egiten jarraituko dute datozen egunetan, proba ahal bezain laster eskuragarri edukitzeko, eta, ondoren, proba horiek erabiltzeko dauden aukerak aztertzeko, “beti ere asistentzia-eremuaren babespean, eta lankidetza hitzarmen baten babespean”.
EHUk testak egiteko duen gaitasuna, egunean 500 eta 1.000 test artekoa dela zehaztu dute.
Gogora ekarri dutenez, pandemiari aurre egiteko Osakidetzak garatutako Kontingentzia Planaren barruan dago unibertsitateko laborategia. EHUz gain, plan honek beste baliabide garrantzitsu batzuk ere baditu, besteren artean, osasun-ikerketako institutuak (Biocruces Bizkaia, Biodonostia eta Bioaraba), Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko 16 zentro teknologiko eta ikerketa kooperatiboko zentroak, Eusko Jaurlaritza, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiak eta SPRI taldea, azken hauek BRTA taldekoak.