Sormen Festa Etxetik lehiaketaren balorazio oso ona egin du Markina-Xemeingo Udalak
Lehiaketako irabazleek 50 euroko bono bana jasoko dute Covid 19 dela eta egunotan itxita dauden komertzioetan gastatzeko.

Aste Santuko jaiegunetarako sare sozialetan antolatu duen Sormen Festa Etxetik lehiaketaren balorazio oso ona egin du Markina-Xemeingo Udalak. Herritarren parte hartzea eta ahalegina azpimarratu ditu udalak. “Egunero parte hartu dute herritarrek eta sormen handia erakutsi dute”.
Hori dela eta, herritarrek erakutsitako harrera ona ikusita, aurreikusita zeukatenak baino sari gehiago banatzea erabaki dute. Egunero hiru sari ematea zuten asmoa, baina, guztira, 21 izan dira sarituak. “Askotariko ekintzak egon dira, eta jendea oso gogotsu ibili da”.
Udalak azaldu duenez, lehiaketako irabazleek 50 euroko bonu bana jasoko dute Covid 19 dela eta egunotan itxita dauden komertzioetan gastatzeko:denda, taberna, ile apaindegi eta abar. “Laguntza emateko era bat ere izango da”.
Bestalde, iragarri dutenez, bideo bat aterako du udalak, aste honetan, herritarrei eskerrak emateko.
Lehiaketako saridunak:
- Eguena [apirilak 9], 10 urtera arteko umeek egindako marrazkia: Malen Pradera Gandiaga, Alize Arriaga Urkidi, Paule Arostegi, Elai Arriaga Epelde, Jon Kareaga Azpiri eta Laia Barinagarrementeria Zelaia.
- Barikua [apirilak 10], Mozorrotuta agertzen den pertsona, familia… (argazkia): Joxan Etxaburu Zenarruzabeitia: COVID-19 ez dauke desberdintasunik, Aitor Goti: Markina D’Or, ze guai! eta Ane Canales: gure Superheroiak.
- Zapatua [apirilak 11], balkoian grabatutako bideoak (playback, performance, abestia…): Facebooken: Gorka Bilbao Arrizabalaga (egilea: Idoia Ventura) Kale Okerra, Joana Etxabe Arriaga eta Maria Plaza Prendes. Instagramen: @silvie_santiso : Nela ta Ema Santiso.
- Domeka [apirilak 12], etxeko ikuspegiaren argazkia: Olatz Urkidi Landaribar, Amaia Egia Arronategi eta Mikel Ugarte.
- Astelehena [apirilak 13], etxe barruan grabatutako bideo dibertigarria (playback, performance, abestia…): Facebooken: Patricia Lazaro Barinagarrementeria, Igor Arrarte Jayo, Joxan Etxaburu Zenarrutzabeitia, Saioa Fernandez. Instagramen: @asier97.