Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Aldi berean zortzi ontzik deskargatu ahal izango dute antxoa Ondarroan

Hilabetez etenda egon ostean, atzo berrabiarazi zuten antxoa kanpaina. Ezohiko babes neurriak hartu beharko dituzte arrantzaleek; besteak beste, ontzi bakoitzetik bost langile lehorreratu ahal izango dira.

Arrantzale bat koronabirusetik babesteko maskara soinean, gaur goizean, Ondarroako portuan. Argazkia: Hitza
Nerea Bedialauneta Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/04/21

Hilabetez ontziak portuan lotuta egon ostean, koronabirusa ez kutsatzeko ezohiko babes neurri bereziekin ekin diote antxoaren arrantzuari baxurako arrantzaleek. Bizkaiko, Gipuzkoako, Kantabriako, Asturiasko eta Galiziako kofradiek hala adostuta, astelehenean [apirilak 20] ekin zioten berriro kanpainari.

Arrantzaleek, hain zuzen ere, itsasoan zein arraina porturatzeko orduan segurtasun neurri horiek bermatu beharko dituzte. Portu bakoitzak neurri propioak hartu ditu. Ondarroan, esate baterako, aldi berean egin daitezkeen ontzien deskarga-kopurua mugatu egin dute. “Zortzi ontzi baino gehiago ezin dira moilan egon deskargatzen. Momentuz, muga hori jarri dugu”.

Kutsatzea saihesteko asmoagaz, gainera, portua ahalik eta gutxien ikutzen ahaleginduko dira arrantzaleak; arraina deskargatu, eta itsasontzira bueltatuko dira arrantzaleak. Egidazu Kaian, esaterako, ontzi bakoitzetik lagun bakarra lehorreratu ahal izango da arrain laginagaz.

Arraina deskargatzen, berriz, ontziko lau marinel aritu ahal izango dira zeregin horretan. “Ontzi bakoitzak bi orga erabili ahal izango ditu, eta orga bakoitzagaz, lagun bi ibili ahal izango dira. Moilan, gehienez, ontzi bakoitzeko bost lagun egon daitezke. Beste guztiek ontzi barruan egon beharko dute arraina sailkatzen”. Arrantzaleek, gainera, maskarak eta eskularruak jantzi beharko dituzte, eta ahal den neurrian, segurtasun distantzia mantendu beharko dute bai ontzian eta baita portuan lehorreratu eta deskarga egiterako orduan ere.

Ostarilaritzaren itxierak, gainera, produktua merkaturatzeko zailtasuna ekarri du, eta horrek ere, neurri handi batean, arrainaren kontsumoa eta ondorioz, prezio amiltzea ekarri zuen. Eskaintza txikituta, prezioak zer edo zer handituko direlakoaren esperantzan, egunero arrantzatu ahal daitekeen kopurua ere mugatu egin dute. Ontzi handienek, gehienez, 6.000 kilo antxoa arrantzatu ahal izango dituzte; berezkoa baino %40 gutxiago. Txikienek (hamabi marinel baino gutxiago, eta 120 GTtik behera), berriz, 4.400 kilo; berezkoa baino %45 gutxiago.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.