Alarma egoerari buruzko dekretuak ezartzen dituen jardueretan lagundu ahalko dute, heldu batek lagunduta. Hau da, janari dendetara, farmaziara edota banketxeetara joateko mugimenduak egin ahal izango dituzte. 14 urtetik gorakoak bakarrik joan ahalko dira mandatuak egitera
Alde batetik, Kaxero Gaupaseroren abestia abesten bideo bat grabatzeko eskatu diete herritarrei. Bestetik, playback lehiaketan parte hartu nahi dutenek maiatzaren 2a baino lehen izena eman beharko dutela esan dute.
Azaldu dutenez, enpresaren zuzendaritzak uneoro informatu du enpresa batzordea neurri guztietaz. Bi sindikatuek salatutakoa ez dela egia esan dute.
Esan duenez, “ezinbestekoa” izango da hiru baldintza betetzea: urruntze fisikoa, maskaren erabilera eta eskuen garbiketarako eta espazio partekatuen higienerako neurriak.
Jaia urtebete beranduago egingo dutela iragarri dute, Ondarroako hiribilduaren 694. urteurrenagaz bat eginda.
Hilabetez etenda egon ostean, atzo berrabiarazi zuten antxoa kanpaina. Ezohiko babes neurriak hartu beharko dituzte arrantzaleek; besteak beste, ontzi bakoitzetik bost langile lehorreratu ahal izango dira.
Gizaburuagan lehenengo kasua erregistratu dute. Gainerako herrietan erregistratutako positibo kasuak atzoko berdinak dira. Hau da, beste herrietan azken 24 orduetan ez da kasu berririk antzeman.
Osasun arreta tokiko hizkuntzetan eman behar dela aldarrikatu du Aintzat ekarteak, eta aldarrikapen horrekin bat egin du Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak. Nazioarteko erantzun bateratu bat eman asmoz, atxikimendua adierazteko orrialdea sortu dute.
COVID-19ak eragindako egoerak "zaintzen kolapsoa" sortu duela dio mugimenduak, eta konponbideak aztertzeko 20 eragile sozial, sindikal eta politiko batu dira mahaian.
Alkateagaz zuzenean jarri ahalko dira kontaktuan herritarrak, dituzten zalantzak argitzeko.
Konfinamenduko egunotan ere ez dauka etenik, eta ikasketa prozesuak aurrera jarraitzen duela adierazi dute udal ordezkariek. Horretarako, sare sozialetan saio birtualak egin eta formakuntza eta prestakuntza bideoak zabalduko dituzte, besteak beste.