Berriatuko Jai Batzordea hasi da San Gregorio jaiak girotzeko deialdiak egiten
Alde batetik, Kaxero Gaupaseroren abestia abesten bideo bat grabatzeko eskatu diete herritarrei. Bestetik, playback lehiaketan parte hartu nahi dutenek maiatzaren 2a baino lehen izena eman beharko dutela esan dute.
Iragarri bezala, Berriatuko Jai Batzordea hasi da San Gregorio jaiak etxetik girotzeko deialdiak egiten. Batetik, herritarrei Kaxero Gaupaseroren abestia abesten bideo bat grabatzeko eskatu diete. Bestetik, playback lehiaketan parte hartu nahi dutenei maiatzaren 2a baino lehen izena emateko eskatu diete.
Kaxeroren abestia grabatzeko, bideo horizontalean grabatu behar dutela esan dute. Hori bai, bideoa apirilaren 26a baino lehen bidali behar da ondoko helbide elektronikora: leire.bereikua@gmail.com.
Playback lehiaketan parte hartu nahi dutene, ostera, momentuz izena eman behar dute; izena emateko ondoko posta elektronikora bidali behar da mezua: kultura@berriatua.org. Mezuan ondoko informazioa eman behar da: Gaian Playbacka ipini behar dute, eta mezuan parte hartzaileen izenak eta telefono zenbaki bat.
Berriatuko Jai Batzordeak argi esan zuen apirilaren 8an aurten San Gregorio jaiak kalean ospatu ezingo badira ere, ez dituztela jaiak alboratuko eta nola edo hala etxetik ospatuko zituztela. Deialdien berri edukitzeko eta ekintzak nola egingo diren jakiteko sare sozialei adi egoteko eskatu zuten.