Gizaburuagan erregistratu dute COVID-19agaz kutsatutako kasu berri bat
Gizaburuagan lehenengo kasua erregistratu dute. Gainerako herrietan erregistratutako positibo kasuak atzoko berdinak dira. Hau da, beste herrietan azken 24 orduetan ez da kasu berririk antzeman.
Eusko Jaurlaritzak gaur [apirilak 21] eguerdiko agerraldian emandako datuen arabera, 50 kasu positibo zenbatu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun; Gizaburuagan erregistratu dute positibo kasu bat. Hemen herriz herriko zerrenda:
- Ondarroa: 16 positibo (atzoko datu berdina)
- Markina-Xemein: 14 positibo (atzoko datu berdina)
- Lekeitio: 12 positibo (atzoko datu berdina)
- Mutriku: 10 positibo (atzoko datu berdina)
- Berriatua: 2 positibo (atzoko datu berdina)
- Etxebarria: 2 positibo (atzoko datu berdina)
- Gizaburuaga: 1 positibo (kasu berria)
- Mendexa: 1 positibo (atzoko datu berdina)
- Aulesti: 1 positibo (atzoko datu berdina)
- Ziortza-Bolibar: 1 positibo (atzoko datu berdina)
Bizkai, Gipuzkoa eta Araban 12.628 kasu positibo zenbatu dituzte guztira. Horietatik 974 ospitaleratuta daude. Azterketa lurraldeka eginez gero, ondokoak dira datuak:
- Araba: 3.294 positibo (53 gehiago azken 24 orduetan) / 159 ospitaleratuta (atzo baino 3 gutxiago) /323 hildakoak (+5).
- Bizkaia: 7.155 positibo (110 gehiago azken 24 orduetan) / 602 ospitaleratuta (-1)/ 565 hildakoak (+14)
- Gipuzkoa: 2.361 positibo (19 gehiago azken 24 orduetan) / 213 ospitaleratuta (+4)/ 215 hildakoak (+3)
Guztira, Bizkai, Gipuzkoa eta Araban 1.103 pertsona hil dira (atzo 22 pertsona gehiago hil ziren) COVID-19aren ondorioz. Kutsatutakoak, ostera, 12.810 dira hiru lurraldeetan. Bestalde, osatzen ari diren edo alta emanda dauden pertsonen kopuruak ere goraka jarraitzen duela esan dute. Hala, hiru lurraldeetan, guztira 7.277 pertsona dira sendatutakoak.
Atzo iragarri bezala, gaurko buletinak aldaketaren bat egin du probak zenbatzeko orduan, Osasun Ministerioaren eskakizunei erantzunez. “Orain arte, guztira 59.342 proba egin dira, eta atzoko egunean soilik 1.898 PCR eta 1.541 test azkar egin ziren. Egiten diren hamar testetik bederatzik emaitza negatiboa ematen dute”.