Norbera Babesteko Ekipoak egiteko boluntario bila dabiltza Debabarrenan
Edozein motatako babes ekipoak egiten dituzten hornitzaileen bila dabiltza, ohiko jarduerara itzuliko diren eskualdeko langileak babesteko.
Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikora Elkarteak jakitera eman duenez, Norbera Babesteko Ekipoak ekoiztu eta enpresei banatzen dizkieten eskualdeko hornitzaileen bila dabiltza. Ekimenaren helburua euren ohiko jarduerara itzultzeko prestatzen ari diren edozein sektoretako enpresek (industria, merkataritza, turismoa, eraikuntza…) ezarritako segurtasun arauak betetzen dituzten dituzten materiala edukitzea da langileentzako.
Iragarri dutenez, edozein motatako NBEak egiten dituzten hornitzaileen bila ari dira: maskarak, hidrogelak, langileak babesteko itxiturak edo seinaleak, besteak beste. “NBEak egiten ari den hornitzaile bat bazara, eta enpresei banatzeko materiala baduzu, gurekin harremanetan jartzea eskertuko genizuke”.
Ekimenean parte hartzeko asmoa dutenek pymes@debegesa.eus helbide elektronikora idatzi edo 680 83 79 01 telefono zenbakira deitu edo Whatsapp mezu bat bidali beharko dute.