Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

100 atxikimendu inguru lortu ditu Apustu etxeen aurkako plataformak

Kanpainak iraun duen tarte txikian herritarren aldetik babes handia jaso dute. Hori guztia eskertzeko bideo bat argitaratu dute.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2020/04/23

Apirilaren 13an erronka berri bati hasiera eman zioten Ondarroako Apustu etxeen aurkako plataformako kideek. Herritarrei euren atxikimendua eskatu zienten sare sozialen bidez, eta atxikimendua eman nahi zuten herritarrei argazkia atera eta sare sozialen bidez bidaltzeko deia egin zieten, horien babesa eta jasoteko asmo eta nahiagaz.

“Gure asmoa eguraldi onak hasten zirenean sinadura bilketa bategaz hastea zen. Baina konfinamendu egoera uste baino gehiago luzatu denez, beste erronka bat abantean ipintzea erabaki genuen, daramagun borroka ez itzaltzearren“. Hori bai, aurrerago ez dute baztertzen aurreikusitako sinadura bilketa egitea. “Sinadura bilketak gure asmoen artean jarraitzen du”.

Kanpainak iraun duen tarte txikian (astebete) herritarren aldetik babes handia jaso dutela azpimarratu dute. Eman duten datuen arabera, 100 herritar inguruk bat egin dute deialdiagaz, #ApustuEtxiBetirakoKuarentena, #ApustuEtxiHerritxikKanpoa edo #ApustuEtxiKanpoa moduko traolak erabilita. “Konturatu gara ez gaudela bakarrik, eta horrek sekulako indarra ematen digu. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi”.

Jasotako babesa handia izan denez, horiei guztiei eskerrak emateko bideo bat egitea erabaki dute. Ez hori bakarrik, eskualdeko eta inguruko Gazte Asanblada gehienen babesa ere jaso dute jakitera eman dute.

Iragarri dutenez, baina, oraindik ere lan asko dute aurretik egiteko. “Horren jakitun gara, eta gogorik ez zaigu falta jarraitzeko. Salbuespen egoera honek gelditu ez gaituen moduan, inork eta ezerk ez gaitu geldituko”. Nabarmendu dutenez, apustu etxeak itxita badaude ere, Internet bidez apustuak egiten edo dirua jokatzen jarraitu daiteke.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.