2020/4/23

Mutrikuko Romeo eta Julietaren maitasun istorioa

Romeo eta Julietaren ezkutuko maitasun istorio ezagunaren aldean, amaiera pozgarria eduki zuen Isabel de Lobiano eta Pedro Idiakezen artekoak.

Yolanda Larreategi markina-xemeindarrak irabazi du Peru Abarka Album Lehiaketa

Aurten 21 lan aurkeztu direla jakitera eman dute antolatzaileek, iaz baino 9 gehiago. 'Bi txantxangorri haritz adarrean' narrazio "indartsua eta sentikorra" dela esan du epaimahaiak.

Azken 24 orduetan Ondarroan antzeman dute positibo kasu berri bat

Herenegun Lea-Artibain eta Mutrikun kasu berririk antzeman ez bazuten ere, atzo bat gehiago erregistratu zuten eskualdean. Guztira, Lea-Artibain eta Mutrikun 51 positibo kasu daude erregistratuta.

Domekatik aurrera, egunean ordubetez atera ahalko dira haurrak

09:00etatik 21:00etara bitartean atera ahalko dira kalera, eta gehienez ere etxetik kilometro batera urrundu ahalko dira. Punta-puntako orduak saihesteko gomendatu. Haurrek jolasteko materiala atera ahalko dutela esan du, baloia eta patinak esaterako.

100 atxikimendu inguru lortu ditu Apustu etxeen aurkako plataformak

Kanpainak iraun duen tarte txikian herritarren aldetik babes handia jaso dute. Hori guztia eskertzeko bideo bat argitaratu dute.

Pablo Fdez. Arrieta markina-xemeindarrak kontzertua emango du Facebook bidez

Saioa Uhagonek antolatu du, eta zapatuan [apirilak 25] izango da, 20:30etik aurrera. Giro alaia sortzen saiatuko dela aurreratu du musikariak, eta abestien aukeraketa berezia egiten ari da.

Radixu Irratiaren 'Uhinen txertoa' irratsaioa, marka guztiak gainditzen

Konfinamenduan herritarrak entretenitzeko asmoz sortu zuen Radixu Irratiak (105.5 FM) 'Uhinen txertoa' irratsaioa. Herritarren erantzun onaren aurrean eta konfinamendua luzatu egiten dela ikusita, alarma egoerak iraun bitartean irratsaioagaz jarraitzeko konpromisoa erakutsi dute Radixu Irratiko kideek.

Gehiago