Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Domekatik aurrera, egunean ordubetez atera ahalko dira haurrak

09:00etatik 21:00etara bitartean atera ahalko dira kalera, eta gehienez ere etxetik kilometro batera urrundu ahalko dira. Punta-puntako orduak saihesteko gomendatu. Haurrek jolasteko materiala atera ahalko dutela esan du, baloia eta patinak esaterako.

Ane Maruri Aransolo
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/04/23

“Domekatik aurrera [apirilak 26], eta egun hori barne, 14 urtez azpiko haurrak egunean behin atera ahalko dira kalera, eta gehienez ere etxetik kilometro batera urrundu ahalko dira”, adierazi du Pablo Iglesias Espainiako gobernuko presidenteordeak. Ordutegiari dagokionez, 09:00etatik 21:00etarako ordu tartean atera ahalko dira, ordubetez gehienez ere.

Iglesiasek punta-puntako orduak saihesteko gomendatu du, kutsatzeko arriskua ahalik eta gehien saihesteko. Jakinarazi duenez, haurrak guraso edota anai-arreba nagusiekin atera ahalko dira: “Gehienez hiru haur atera ahalko dira batera”.

Haurrek jolasteko materiala atera ahalko dutela esan du, baloia eta patinak esaterako. Hala ere, parkeetara ezingo direla joan zehaztu du, ez eta haurrentzako kalean dauden jolasgune komunak ere ezingo dituztela erabili esan du: “Birusa ez zabaltzeko ezingo dituzte gune horiek erabili. Segurtasun neurriak dira”. Landa eremuan bizi diren haurrek, aldiz, mendi ingurura joateko aukera izango dute, “betiere ordutebez”.

Hala, kalera irteterakoan segutasun tartea mantendu beharko direla esan du: “Oso garrantzitsua da beste umeekiko segurtasun neurriak errespetatzea”. Sintomak dituzten haurrak edo berrogeialdian dauden haurrak ezingo direla etxetik atera nabarmendu du gainera.

Hurrengo egunetan gida bat kaleratuko dutela esan du Iglesiasek, “herritar guztiek neurrien berri izateko”.

Adituekin adostuta. Salvador Illa Osasun Ministroak, bere aldetik, haurrak ateratzeko plana pediatra, psikologo, irakasle eta epidemiologoekin batera adostu dutela gaineratu du. Hala, haurrek ere segurtasun eta higiene neurriak bete beharko dituztela adierazi du, eta horiek bete ezin direnean maskarak erabili beharko dituztela esan du. “Maskarak erabiltzeak, baina, ez du esan nahi bi metroko segurtasun neurriak ez betetzea”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.