Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Mutrikuko Romeo eta Julietaren maitasun istorioa

Romeo eta Julietaren ezkutuko maitasun istorio ezagunaren aldean, amaiera pozgarria eduki zuen Isabel de Lobiano eta Pedro Idiakezen artekoak.

Mutrikuko Berriatua dorrea, artxiboko irudian.
Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2020/04/23

Maitasun istorioz zipriztindutako hainbat kondaira, liburu, kantu, musikal zein filma erromantiko existitzen dira. Mutrikun, esaterako, Isabel de Lobiano eta Pedro Idiakezen arteko maitasun istorio nahasia oso ezaguna izan zen bere garaian; XVI. mende amaierako gizartea zeharo aztoratu zuen.

Maitasun istorio bakarra bizi izan zuten, baina maitasun hura oztopatu zuten hainbat eragozpeni aurre egin behar izan zioten. Nolanahi ere, arazo guztien gainetik beren maitasunari eustea erabaki zuten.

Isabel de Lobianoren aita hil ondoren, haren amona Brigida Berriatuak bere ondasun guztien oinordeko bakarra izendatu zuen. Hala, Mutrikuko eta kostalde osoko oinordeko aberatsenetako bat bihurtzen zen neskatoa. Familiako oinordeko bakarra zenez, neskatoa babestu beharra zeukaten, eta hori dela eta, Mutrikuko Santa Katalina moja agustindarren komentuan gorde zuen amak ezkongai egoki bat bilatu arte; 9 urte besterik ez zituen Isabelek.

Kanpainaren kuku leihoan topatzen ziren, gauez, mojak lotara joandakoan

Komentuan lau urte zeramatzala, Pedrok maitasuna aitortu zion. Isabelek eta Pedrok elkar ezagutzeko modua eduki zuten konplize batzuei esker. Ana Urrutia lekaimea Isabelen zaintzailea zen komentuan, eta haren aita Juan Urrutia debarraren negozioek Mutrikura joatera sarri behartzen zuten. Aita-alabek bi maiteminduen arteko bitartekari eta konplize leialen lana egin zuten, eta horri esker, Isabelek eta Pedrok inork espero gabeko ezkutuko gutun trukaketa egin ahal izan zuten aste luzez.

Gutunen ondoren, topaketak etorri ziren. Komentuko kanpaiaren kuku leihoan topatzen ziren, gauez, mojak lotara joanda zeudenean. Ezkutuko eskutitz, mezu eta solasaldien poderioz, gazteen arteko maitasuna sendotu egin zen. Ezkontzeko zina egin zioten elkarri, eta Isabelek amarekin hitz egingo zuela agindu zion Pedrori, eta halaxe egin zuen.

Gipuzkoako oinordekorik aberatsenarekin ezkontzeko adina kategoria ez zuela iruditu zitzaion amari. Pedro semeetan bigarrena zen, eta ez zuen familiaren ondasunak oinordetzan jasotzeko aukerarik; hori zen Isabelekin ezkontzeko baimena ez emateko arrazoi nagusia.

Baimena ukatu ostean, elkarrekin batzeko plana garatu zuten aste luzez: Pedrok bahitu egingo zuen Isabel, eta ihes egin ondoren ezkondu egingo ziren, familiak nahi ez zuen ezkontza onartzera behartzeko.

1596ko ekainaren 20an ihes egin zuen Isabelek, siesta garaian. Pedro eta bere laguntzaileek komentuko atezainak ohartu gabe giltza ateko sarrailan utzi zuela konturatu zirenen, berehala atera zuten komentu barrutik. Komentuko mojak gertatutakoaz ohartu zirenean, laguntza eske jo zuten herritarrengana. Isabelen bahiketaren berri jakin zenean, sekulako haserrea piztu zen Mutrikun.

Bahiketaren berri eduki orduko, eta denborarik galdu gabe, hainbat herritar maiteminduen atzetik atera ziren. Hiru taldetan banatu ziren, eta talde bakoitzak alde batera jo zuen. Batzuek Debarako bidea hartu zuen, Idiakeztarrek etxea zeukaten lekura. Bigarren talde batek Mendaro aldera jo zuen, eta azkenak, Sasiolara.

Ez zuten behartu,eta berak hartu zuen askatasun osoz ihes egiteko erabakia

Ihesean joan zirenak hurbiletik jarraitu bazituzten ere, ezin izan zituzten harrapatu. Urte hartan Sasiolako zubia jausita zegoen, baina txalupa bati esker Deba ibaia zeharkatzea lortu zuten iheslariek, jarraika zituzten herritarrak komentu aurrera iritsi ziren unean.

Biharamunean eskutik helduta ezkon fedea eman zioten elkarri Isabelek eta Pedrok Azkoitian. 1563ko Trentroko biltzarraz geroztik ezkutuko edo isilpeko ezkontzak baliogabeak eta zigorgarriak baziren ere, biek ezkondutzat zeukaten beren burua; lekukoen aurrean eman zieten elkarri ezkon hitza, euskal herriko tradizioaren arabera.

Lobiano etxekoek ez zuten ezkontza onartu. Isabelen amak Pedro salatu zuen alaba bahitzearren auzitegi eklesiastikoaren aurrean. Zenbait hilabetez ikerketa sakon bat egin zen. Pedrok lasterka alde egin behar izan zuen, eta Maulen aurkitu zuen babesa. Isabelek, berriz, epaileen aurrean deklaratu behar izan zuen. Agertu zuenez, ez zuten behartu, eta berak hartu zuen askatasun osoz ihes egiteko erabakia; maite zuen senarra, eta ez zuen abandonatzeko asmorik. Epaia, azkenik, absoluzioa izan zen, eta efektu guztietarako ezkontza onartu zieten.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.