Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaUdala

Paseoak herrigunean eta kirola herrigunetik kanpo egitea gomendatu du Ondarroako Udalak

Aringa-aringa egitera eta bizikletaz ibiltzera irteten dutenek ezingo dute herriko mugetatik kanpo ibili. Paseoak eman eta adingabekoekin irteteko, berriz, lautan banatu dute herrigunea.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2020/05/01

Espainiako Gobernuak dekretu bidez kirol jarduerak eta paseatzera irteteko araudia zehaztu berri du. Ezarritako neurri horiek, hain zuzen, zapatutik [maiatzak 2] aurrera egongo dira indarrean, eta horiez gain, jende pilaketarik eman ez dadin eta arriskuak murrizteko nahiagaz bestelako gomendio batzuk ere kaleratu berri ditu Ondarroako Udalak. Udal iturriek azpimarratu dutenez, paseoak herrigunean eman ahalko dira, baina bestelako kirol jarduerak herrigunetik kanpora egitea gomendatu dute, “jende gehiago egon daitekeen espazioak saihesteko”.

Jakitera eman dutenez, bakarka egin daitekeen edozein kirol jarduera egiteko aukera egongo da zapatutik aurrera, beti ere Espainiako Gobernuak ezarritako ordutegiak errespetatuz. Esan dutenez, igerian aritzea edo bodyboard egitea baimenduta egongo da; jarduera horiek hondartzan bakarrik egin ahal izango dira, bakarka eta distantziak mantenduz. Aringa-aringa eta bizikletan aritzea ere baimenduta dago herrigunetik kanpora (korrikalariek Artibai ondoko pasealeku guztian zehar ere egin dezakete kirola), “baina kasu horietan segurtasun distantzia 10 metrokoa izatea eskatu dute adituek”.

Kirola egin nahi dutenek Gobernuak ezarritako ordutegia errespetatu beharko dute: 06:00etatik 10:00etara edo 20:00etatik 23:00etara. Dekretuaren arabera, egunean behin irten ahalko da kirola egitera, ordu mugarik barik. Hori bai, kirol jarduera horiek, beti ere, herriaren muga administratiboaren barruan egin beharko dira. Honakoak dira Ondarroako mugak:

  • Berriatuarantz joanda, Arantzibia Dorretxeraino.
  • Alde Zaharretik gora joanda, Ikaita-Barri baserriraino.
  • Magdalena auzotik joanda, Gorozikaraino.
  • Hondartzako bidetik joanda, Saturraraneraino.
  • Kosta bidetik joanda, Atxazpiraino.

Paseatzera eta adingabeekin kalera irteten dutenek, berriz, etxetik kilometroko bateko tartean ibili beharko dutela dio dekretuak. Baina jende pilaketak saihestu nahian, adingabekoen irteeretan egin modura, auzoaren arabera herrigunea hainbat gunetan banatzea erabaki du udalak. Zehazki, lau gunetan banatu dute herrigunea, eta bakoitzari dagokion gunetik paseoak ematea eskatu dute. “Adingabeek kalera irteteko herrigunea zazpitan banatu zuen udalak, baina orain lautan banatzea erabaki du”.

Besteak beste, KamiƱazpiko eta San Ignazioko espazioak batu egin dituzte. Alde Zaharra gune bakarra izatera igaro da, eta Kantoipeko bihurgunetik portuko sarrerarainoko tarteak ere gune bakarra osatuko dute. Magdalena, San Juan Txurru, Astilleru eta Zaldubide guneak, berriz, berdin jarraituko du.

Adingabekoen irteeretan eskatu modura, ordu zehatz batzuetan txakurrik ez ateratzeko eskatu dute oraingoan ere udal ordezkariek. 16:00etatik 20:00etara, hain zuzen, txakurrik ez ateratzeko eskatu dute, “tarte horretan, umeak eta nagusiak egongo direlako kalean”.

GOMENDIOAK

  • 14 urtetik 70 urte bitartekoak. 06:00etatik 10:00etara edo 20:00etatik 23:00etara.
    • Kirola
      • Herrigunetik kanpora.
        • Igeri eta bodyboard hondartzan.
        • Artibai ondoko pasealekuan zehar egin daiteke korrika.
      • Egunean behin, ordu mugarik gabe.
    • Paseoak
      • Gehienez, etxeko batekin.
      • Bakoitzari dagokion gunean.
      • Egunean behin, ordu mugarik gabe.
  • 70 urtetik gorakoak eta laguntza behar dutenak. 10:00etatik 12:00etara edo 19:00etatik 20:00etara.
      • Bakoitzari dagokion gunean.
      • Egunean behin, ordu mugarik gabe.
  • 14 urtetik beherakoak. 12:00etatik 19:00etara.
      • Nagusi bakoitzeko, gehienez, hiru adingabeko.
      • Bakoitzari dagokion gunean.
      • Egunean behin, ordubete.
Erlazionatutako edukiaEspainiako Gobernuak ezarritako neurriak

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.