Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Jaurlaritzak koronabirusaren transmisioa saihesteko gomendioen gidaliburu bat argitaratu du

Liburuxkak ohiko jardueretarako argibideak jasotzen ditu. Osasun sailburuak erantzunkidetasunez jokatzeko eta zentzuz ez jaisteko eskatu du.

Nekane Murga gaurko prentsaurrekoan. Argazkia: Irekia
Eider Mugartegi
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/05/05

Miren Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuak Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban koronabirusaren transmisioari aurrea hartzeko gomendioen gida bat aurkeztu du gaur [maiatzak 5] eguerdian, Gobernu Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan. Liburuxka horrek, gomendio orokorrez gain, lantokietan zelako jarrera agertu behar den, maskara zelan eta non erabili behar den edota garraio publikoak erabiltzean edo erosketak egitera joatean zeintzuk babes-neurri hartu behar diren azaltzen duen informazioa eskaintzen du.

Murgak aurreratu duenez, gidaliburuan azpimarratzen da, arrisku taldeek muturreraino eraman behar dituztela neurriak, hala nola haurdun daudenek, 60 urtetik gorakoek eta gaixotasunak dituztenek (hipertentsio arteriala, gaixotasun kardiobaskularrak, diabetesa, biriketako gaixotasun kronikoak, tratamendu aktiboan dagoen minbizia, immunodepresioa eta abar).

[GOMENDIOEN GIDA]

Bestalde, pertsona batek sintoma jakin batzuk baditu: eztula, eztarriko mina, 37º-tik gorako sukarra, airea falta den sentsazioa edo usaimena galtzea, kutsatuta egon litekela azaldu du, eta  kasu horretan, “bakartuta geratu beharko du eta osasun-zentroarekin harremanetan jarri”. Gaixotasuna berresten bada, gainera, hurbileko kontaktuei ere jakinarazi beharko zaiela aitatu du.

350.000 liburuxka baino gehiago banatuko dituzte Osakidetzako zentroetan, farmazietan eta udalen bidez. Jaurlaritzaren webgunean ere eskuragarri egongo da.

Egoerak hobera egin badu ere, tentuz jokatu behar dela adierazi du Osasun sailburuak. “Denon laguntza behar dugu epidemiari aurre egiteko”.

[GOMENDIOEN GIDA]

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.