Haurren beldurrei buruzko hitzaldia, Internet bidez
Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolaren Instagram kontutik jarraitu ahal izango da Nerea Mendizabalek etzi eskainiko duen berbaldia.
Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolaren ekimenez, Nola lagundu haurrei beldurrak kudeatzen? hitzaldi irekia eskainiko dute eguenean [maiatzak 7] Internet bidez. Nerea Mendizabal hezitzaileak 18:30etik aurrera eskainiko du berbaldia, ikastolaren Instragram kontutik.
Mendizabal pertsonen arteko harreman bideratzailea, haur eta nerabeen harremanetan eskarmentu handikoa eta komunikazio ez bortitzeko hezitzailea da, hain zuzen. Haurren beldurren kudeaketaz ariko da, eta antolatzaileek iragarri dutenez, hitzaldia jarraitzen ari direnek galderak egiteko aukera ere edukiko dute.