Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Zabalik dago Etxelilako Erotika tailerrean izena emateko epea

Tailerrean parte hartu nahi dutenek barikua orduko eman beharko dute izena. Ikastaroa zapatuan hasiko da, eta bi orduko bi saio izango ditu.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2020/05/06

Ondarroako Emakumeentzako Jabekuntza Eskolaren ekintzen barruan, Erotika tailerra egingo dute datozen egunotan. Tailerra zapatuan [maiatzak 9] hasiko da, eta barikura [maiatzak 8] bitartean izen ematea zabalik dagoela jakitera eman dute Etxelilako arduradunek. Clara Wolfran Perez sexualitatean, autoezagutzan eta berdintasunean aditua den irakasleak eskainiko du tailerra. Tailerrean parte hartu nahi dutenek 664 54 73 67 telefono zenbakira deituta edo mezu bat idatzita edota etxelila@ondarroa.eus posta elektronikora idatzita eman dezakete izena. Matrikularen kostua 5 eurokoa da. “Izena ematerako orduan gurekin harremanetan jartzen direnei kontu korrontearen zenbakia bidaliko diegu ordainketa egiteko”

Alarma egoera dela eta, ikastaro eta tailerren formatua aldatu zuen Etxelilak, eta bide horretatik, teknologia berrietan oinarritutako beste formatu batzuetan ari dira edukiak eskaintzen. Udal iturriek zehaztu dutenez Jitsi plataformaren bidez eskainiko dute tailerra. “Matrikula osatzen dutenei Jitsiko lotura bidaliko diegu”. Gela birtualean elkartzen direnek bi orduko hiru saio egingo dituzte. Lehenengo saioa zapatuan [maiatzak 9] egingo dute, eta hurrengo biak datozen bi zapatuetan; hilaren 16an eta 23an, hain zuzen. Saioei dagokienez, 11:00etatik 13:00etara izango dira.

Saioak irauten duten denbora horretan “energia erotikoak berpizteko ariketak” egingo dituztela jakitera eman du Clara Wolfranek. “Ariketek tresna nagusi bat izango dute: gure gorputza. Gure gogo erotikoa lantzen saiatuko gara, gure baitan berpizteko”. Gorputzaren eta ariketa sentsorialen bitartez hainbat ariketa egingo dituzte. “Internet bidez, baina aldi berean elkarrekin egingo ditugu ariketak. Tartean dantza ere egingo dugu; norberak bere etxean, eta lotsak galduta”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.