178 aldeko botogaz onartu da laugarren luzapena. Ondokoek eman dute aldeko botoa: PSOE, Podemos, Ciudadanos, PNV, Mas Pais, Coalicion Canaria, PRC eta Teruel Existe. Alarma egoera luzatzeko proposamena babesteko EAJk hiru baldintza ipini dizkio Sanchezi.
Enplegurako eta suspertze skonomikorako plan berri bat egitea unean uneko lehentasuna dela esan du IƱigo Urkullu lehendakariak.
EAJk azaldu duenez, "enpresaren erantzukizunaren aipamena" falta da testuan, eta enpresari erantzukizuna eskatzea "oso garrantzitsua" dela ikusten dute.
Aurreikuspenen arabera, hamasei etxebizitza izango dituen bi etxe eraikiko dituzte AR3 Turruntegi eremuan. Villa Dioni zegoen lur eremuan etxe bat eraikitzeko plangintza ere onartu dute osoko bilkuran.
Lekeition eta Markina-Xemeinen erregistratu dituzte kasu berriak (bana herri bakoitzean). Gaur gaurkoz, Lea-Artibain eta Mutrikun 84 positibo kasu daude erregistratuta. Bizkai, Gipuzkoa eta Araban atzo 253 positibo gehiago erregistratu ziren. Ospitaleratutakoen kopurua jaitsi egin da, baita ZIUn daudenen kopurua ere.
Hiru aldundiek hitzarmen bat onartu dute Elkargi Elkar Bermatzeko Sozietatearekin. Ekonomiari, eta enpresa-ehunari lagundu nahi diote, osasun krisiaren ondorioei ahalik eta baldintza onenetan aurre egin diezaieten.
Esan dutenez, egoeraren bilakaera ikusita hartu dute martxoan eta apirilean onartu zituzten ezohiko lau neurri indargabetzeko erabakia. Besteak beste, azoken eta hileten debekuak indargabetu dituzte.
Berbanet izena jarri diote programari. Horri esker, langileek telematikoki hizkuntza landu ahal izango dute. Programa horrekin lortu gura dute foru-sail denetako langileek hizkuntzaren erabileraren jarioa handitzea
Tailerrean parte hartu nahi dutenek barikua orduko eman beharko dute izena. Ikastaroa zapatuan hasiko da, eta bi orduko bi saio izango ditu.
Protokoloak deskonfinamendu faseetara egokituko dituzte. Maiatzaren 11tik aurrera, arreta telematikoa hobetsiko badute ere, aurrez aurreko zerbitzua emango dute udaletxean, eta frontoia bakarka erabili ahalko dute udalerrian erroldatutakoek eta Lea Ibarra Motrollo pilota eskolako federatuek.