Alarma egoerak eraginda, Ondarroa Arraun Elkarteak hainbat erabaki hartu ditu
COVID-19aren ondorioz erabakiak hartu beharra eduki dutela esan dute Ondarroa Arraun Elkarteko kideek sare sozialen bidez.
Alde batetik, Antxoa Egunean (maiatzak 16) egin behar zuten zozketa abuztuaren 1era atzeratzea erabaki dute. Beraz, herritarrei erositako txartelak ondo gordetzeko eta oraindik ere gehiago erosteko aukera daukatela esan diete.
Bestetik, maiatzaren 31n jokatu beharreko aurre denboraldiko Antiguako Ama estropada eta udan arraun elkarteak antolatzen duen Arraun Eskola bertan behera geratu direla esan dute.