Maiatzaren 25ean hasiko da Markina-Xemeingo Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzua aurrez aurreko zerbitzua ematen
Markina-Xemeingo Udalak jakitera eman duenez, maiatzaren 25ean irekiko ditu ateak BERTON Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuak. Udaletxeko beheko solairuan dagoen zerbitzuak udalarekin loturiko tramiteak gauzatzeko, dokumentazioa aurkezteko edota kontsultak egiteko aurrez aurreko zerbitzua eskainiko du berriz.
Ordura arte, jendaurreko arretak etenda jarraitzen duen bitartean, udalagaz harremanetan jartzeko bideak bi direla gogora ekarri du udalak. Alde batetik, Herritarren Harrera Zerbitzuagaz kontaktuan jarrita: 94 616 74 54 telefono zenbakia, udala@markina-xemein.eus helbide elektronikoa eta 688 844 995 WhatsApp-a. Bestalde, alkateagaz zuzenean hartu emanetan jartzeko telefono zenbakia: 688 756 509.