EHIGEk dio ez dela ikastetxeetara itzuli behar segurtasun bermerik ez dagoen bitartean
Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak berme juridioak eta segurtasun bermeak eskatu ditu ikastetxeetara itzultzeko. Bitartean, ez dela itzuli behar uste du.
Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak ikasgeletara lehenbailehen itzuli behar dela uste du, baina itzulera hori berme juridikoekin eta segurtasun neurriekin egin behar dela dio, eta une honetan aipatutako baldintzak ez direla betetzen azaldu dute.
Hori horrela, administrazioari eskatu diote ikastetxeetara “lehenbailehen” helarazteko prestatzen ari diren segurtasuneko esparru plana, “ikastetxeak beren errealitatera egokitu ahal izateko”. Izan ere, ikastetxeko plan hori eskola kontseiluak adostu behar duela diote.
Bitartean, urrutiko irakaskuntzak ohiko bideari jarraitzen dio, eta irakasle, ikasle eta familien lana aitortu dute: “Alarma-egoera ezarri zenetik irakasleek eta ikasleek familien laguntzarekin egiten duten lanari esker”.