Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Gipuzkoako Hondartzen Mahaian ez dute akordiorik lortu

Aldundiak hondartzak uztailaren 1ean aforoa mugatuta zabaltzeko proposamenak zalantza asko sortu ditu batzarrean batu diren udal agintarien artean, eta ez onartzea erabaki dute.

Gipuzkoako Hondartzen Mahaiaren bilera telematikoa. Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia
Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2020/05/14

Konfinamendua arintzeko hurrengo faseetan hondartzak zabaltzeko baldintzak aztertzeko bilera egin du gaur [maiatzak 14] Gipuzkoako Hondartzen Mahaiak. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Saileko ordezkariak hondartzak dituzten udalerrietako alkateekin batu dira, eta aldundiak guztiekin estrategia partekatu bat adostu nahi bazuen ere, ez dute akordiorik lortu.

COVID-19aren pandemiak sortu duen egoera ikusita, eta birusaren kutsatzea eta hedapena saihesteko, arreta berezia jarri nahi izan dute hondartzetan. Aldundiaren proposamena ondokoa izan da: uztailaren 1ean aforo mugatuagaz zabaltzea. Aldundiak adostasun bat bilatu nahi bazuen ere, ez du lortu. Aldundiak mahai gainean jarritako proposamenak zalantza asko sortu ditu batzarrean batu diren udal agintarien artean, eta ez onartzea erabaki dute.

Esan dutenez, oraindik ezinezkoa egiten zaie hondartzak uztailaren 1erako zabaltzeko moduan egongo diren edo ez zehaztea. “Guk ez dugu uste maiatzaren 15ean ahal dugunik esan uztailaren 1ean hondartzak zabaldu ahal izango diren edo ez. Lanketa egiten ari gara, baina ez dakigu hurrengoan goitik zer etorriko den ere. Nire ustez, datozen faseak zelan gauzatzen diren ikusi beharko da; horri buruzko erabakiak orain hartzea azkarregi dela iruditzen zaigu”, agertu du Joseba Palenzuela Mutrikuko alkateak.

Argi geratu denez, hondartzak ezingo dituzte zabaldu orain arteko moduko erabilera emateko. Aste batzuk barru hasi daitekeen ezohiko hondartza denboraldirako neurriak hartu beharko direla argi dute bileran parte hartu duten agintari guztiek.

Aldundiak jende pilaketen arazoa saihestu nahi du hondartzetan, eta horretarako aforoa kontrolatu egin beharko dela uste dute. Hori bai, ardura hori udalerri bakoitzarena izango dela gaineratu du Mutrikuko alkateak. “Erabakitzen dena erabakita, guztia udalen bizkar gainean geratzen da. Eskumena udalena da, eta erabakia gurea dela azpimarratu digute. Gauza guztiak ondo neurtu eta aztertu nahi ditugu, eta dugun ahalmena ikusita, orain horrelako erabaki bat hartzea zaila dela iruditzen zaigu”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.