Herriko lau lagunek 15:00etan hasi dute protesta, eta bihar protestagaz beste zazpi lagunek bat egiteko asmoa dute. Herri mailan ere hainbat mobilizazio deitu dituzte.
Konfinamendura ohitzea kostatu bazaio ere, etxekoekin denbora gehiago egoteko aprobetxatu duela azpimarratu du. Zaleen berotasun eta bultzada gabeko lehiaketarik ez du irudikatzen.
Besteak beste, herritar guztiek erabiltzen dituzten guneetan ere maskaren erabilera derrigorrezkoa izatea eskatzen dute. Eskaerak Lehendakariari eta Bizkaiko Ahaldun Nagusiari helarazi dizkie.
Aldundiak hondartzak uztailaren 1ean aforoa mugatuta zabaltzeko proposamenak zalantza asko sortu ditu batzarrean batu diren udal agintarien artean, eta ez onartzea erabaki dute.
Hauteskundeei buruzko bilera egin dute legebiltzarrean. EH Bilduren ustez, "erabakia hartuta dago, eta gaurkoa antzerkia izan da".
Hasieran maiatzaren 18an ezarri zuen eskolak irekitzeko eguna, baina azkenean atzera egin eta astebete atzeratu du. Denis Itxasok atzo esan zuen lehenengo fasean ezin direla eskolak ireki. Esan zuenez, Jaurlaritzak ezin ditu Espainiako Gobernuak ezarritako arauak arindu, baina bai zorroztu.
Garbiketa funtsezko jarduera dela nabariago geratu da azken hilabeteetan. Sektoreko enpresak eta kale garbitzaileak dira adibide argienetakoak, eta HITZAk egungo egoera nola bizi duten bildu du.
Beharrezkoak diren osasun neurriak bermatzea ezinezkoa denez, "erabakia pena handiz" hartu dutela adierazi dute jai batzordearen kideek.