Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, uztailaren 12an

Iñigo Urkulluk esan du osasun egoerak hobera egin duela eta uztailean egitea "erabaki arduratsuena" dela. "Legez, bi aukera baino ez ditugu: hauteskundeak uztailean egitea edo udazkenera atzeratzea". Uztailean egitea lehenetsi du, "bigarren aukera bat" izateko udazkenean, egoerak okerrera eginez gero.

Jon O. Urain
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/05/18

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak uztailaren 12rako deituko ditu Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Lehendakariak deituta, Jaurlaritzak ezohiko gobernu kontseilu bat egin du eguerdian, eta Urkulluk jakinarazi du data.

Osasun arloari, segurtasunari eta legalari buruzko argudioak azaldu ditu Urkulluk hauteskundeen beharra azaltzeko. Azken asteetan kasu positiboek eta heriotzek behera egin dutela nabarmendu du: “Osasun larrialdiaren egoera gainditzea lortu dugu”. Gaineratu du “funtsezko eskubide bat betetzea” ahalbidetuko dutela hauteskundeek: “Legez, bi aukera baino ez ditugu: hauteskundeak uztailean egitea edo udazkenera atzeratzea”. Uztailean egitea lehenetsi du, “bigarren aukera bat” izateko udazkenean, egoerak okerrera eginez gero.

Urkulluk esan du “erabaki arduratsuena” dela eta uztailak  “berme guztiak” eskaintzen dituela, baina, izurria berriro hazkunde bidean jarriko balitz, bigarren aukera zabalik uzten duela uztaileko deialdiak. Ildo horretan, ziurtatu du neurriak hartuko dituztela botoa segurtasunez eman ahal izateko, eta erantsi du ez dela beharrezkoa Espainiako Gobernuak alarma egoera kentzea bozetara deitu ahal izateko. Era berean, beharrezko jo du legebiltzarra lehenbailehen martxan jartzea.

Urkullu joan den astean elkartu zen indar politikoetako ordezkariekin, hauteskundeak noiz egin zehazteko. Bozetara deitzeko prozedurak dio Urkulluk gobernu kontseiluari eman behar diola aurrena erabaki horren berri, eta ondoren sinatu behar duela hauteskundeetara deitzeko dekretua.

Oposizioa, ordea, kexu da bozak uztailean egiteko aukerarekin; EH Bildurentzat data hori aukeratu izana ez dago “inongo osasun arrazoietan oinarrituta”

Legealdia urriaren 25ean amaituko da beranduenera, eta hauteskundeak apirilaren 5ean egitekoak ziren. Koronabirusaren izurriak, ordea, hauteskunde deialdia atzeratzera behartu zuen, baina, harrezkero, lan nekeza izan da beste data bat jartzea. Joan den ostegunean, Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu zuen datozen hilabeteetarako aurreikuspena dela pandemia urritzea, eta osasun bermeak egon daitezkeela hauteskundeak uztailean egiteko: «Osasun datuen bilakaera positiboa da, eta aukera ematen du jarduera guztien berreskurapena planifikatzeko».

Oposizioa, ez dago ados bozak uztailean egiteagaz. EH Bildurentzat data hori aukeratu izana ez dago “inongo osasun arrazoietan oinarrituta”. Helburu bakarra “bere interes elektoral eta alderdikoiak babestea” dela uste du koalizio abertzaleak. Oposizioak joan den asteko batzarrean beste aukera batzuk proposatu zizkiola adierazi du: “Lehendakaritzako bileran zeuden alderdi politikoak entzun zituen, baina ez zituen aditu, erabakia aldez aurretik hartua zuelako”.

Hauteskundeak berme osoz egiteko konpondu beharko diren osasun gaiez gain, hauteskundeak eta hauteskunde kanpaina berme demokratikoekin garatzeko izango diren zailtasunak azpimarratu ditu EH Bilduk. Ezker subiranistaren ustez, zailtasun handiak egongo dira hauteskunde-kanpainan aukera-berdintasuna bermatzeko, eta zailtasunak izango dira herritarrek beren botoaren zentzua hausnartzeko.

Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-en lehendakarigaiaren arabera, berriz, hauteskundeetarako data honekin, EAJk “abstentzio garrantzitsu bat baino ez du nahi, beti eskuinari mesede egiten diona”. Koalizio morearen ustez, hori da da horrelako “erabaki arduragabe” bat hartzeko arrazoi bakarra. “Confebaski bakarrik entzungo ez dion Gobernu alternatibo baten alde borrokatuko gara”, esan du Gorrotxategik.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.