COVID-19aren pandemiak sortutako egoeraren aurrean, «erabakirik onena» jaia ez ospatzea dela esan dute.
Martxoaren 15era arte jokatutako partiduak kontuan hartuta itxi dute aurtengo denboraldia. Hala, aurrelarien artean, Erik Mendizabal mutrikuarra izan da puntistarik onena.
COVID-19aren hedapena saihesteko, martxoaren 24an eten zuten zerbitzu hori. Mutrikun eguenetan jasoko dituzte. Hondakinak ateratzeko egutegia eta arauak errespetatzeko eskatu dute.
Herriko hamabi lagunek hasitako gose grebari amaiera eman ostean, 48 orduko iraupena izango duten txandakako baraualdiak egingo dituzte hamabost bat lagunek.
Iñigo Urkulluk esan du osasun egoerak hobera egin duela eta uztailean egitea "erabaki arduratsuena" dela. "Legez, bi aukera baino ez ditugu: hauteskundeak uztailean egitea edo udazkenera atzeratzea". Uztailean egitea lehenetsi du, "bigarren aukera bat" izateko udazkenean, egoerak okerrera eginez gero.
Guztira, Lea-Artibain eta Mutrikun 93 positibo kasu daude erregistratuta; asteburuan kasu berri bat antzeman dute Lekeition. Hain zuzen ere, Lekeitio da eskualde mailan kutsatu gehien erregistratu diren herria. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datuak kontuan hartuta, RO 0,74 dela diote, eta sendatu direnak %86,2 direla esan dute.
Maiatzaren 25ean eskoletara osasun baldintzak bermatuta bueltatzea ezinezkoa izango balitz, osasuna bermatzeko bere esku dauden tresna guztiak erabiliko dituela esan du sindikatuak, greba barne.
Azkenaldian latexko eskularru kopuru handia agertu da Ondarroako Arrigorri hondartzan. Eskularruak zakarrontzietara bota behar direla gogorarazi dute.
40 musikari eta musikazalek parte hartu dute Uhagon kulturguneak prestatutako emanaldian.