Aulestiko Udalak informazioa eta jakinarazpenak bidaltzeko kanalak zabaldu ditu
Bide horietatik udal zerbitzuen, ekintzen eta jardueren inguruko informazioa zabalduko dute. Hemen zerbitzu horretaz baliatzeko jarraitu beharreko pausoak.
Herritarrei informazioa modu zuzenean bideratzeko asmoagaz, Aulestiko Udalak WhatsApp eta Telegram kanalak zabaldu ditu (688 65 58 12). Bide horietatik udalaren informazioa eta udalak herritarrei egin beharreko jakinarazpenak zabalduko dituztela esan dute; udal zerbitzuen, ekintzen eta jardueren inguruko informazioa zabalduko dute.
“Hori bai, bide bakarreko kanalak dira. Udalagaz harremanetan jarraitzeko udalaren webgunean jasota dauden telefono zenbakiak, posta elektronikoa edota inprimakia erabili beharko dira”.
Zerbitzu horretaz baliatu nahi dutenek, ondoko pausoak jarraitu beharko dituzte:
- 1- Gehitu udalaren telefono zenbakia mugikorrean: 688 65 58 12.
- 2- WhatsApp edo Telegram aplikazioa erabiliz, BIDALI mezu bat ALTA hitzagaz.
- 3- Onespena emateko, WhatsApp edo Telegram bidez inprimakia beteta bidali (HEMEN INPRIMAKIA). Inprimakia zuzenean udaletxeko idazkaritzan ere aurkeztu daiteke. OHARRA: Udal ordezkariek argi utzi dute herritarrek harremanetarako emandako datuak bakarrik informazioa bidaltzeko erabiliko direla, eta edozein momentutan baja eman ahalko dela.
- 4- Udalak zure onespenaren inprimakia jasotzen duenean, aukeratutako kanaletik informazioa jasotzen hasiko zara.