Astebete baino gehiago, Lea-Artibain eta Mutrikun kutsatu berririk erregistratu gabe
Azken positibo berria maiatzaren 23an erregistratu zuten, Lekeition. Ordutik, ez dute COVID-19arekin kutsatutako inor gehiago erregistratu Lea-Artibain eta Mutrikun. Lurraldeka, asteburuan 11 kasu gehiago erregistratu dituzte, 8 Bizkaian eta 3 Araban.
Astebete baino gehiago pasa da Lea-Artibain eta Mutrikun kutsatu berri bat erregistratu zutenetik; maiatzaren 23an Lekeitioin erregistratu zuten azken kutsatu berria. Gaur [ekainak 1] 00:00ak arteko datuen arabera, beraz, guztira, pandemia hasi zenetik 94 positibo erregistratu dituzte eskualdean:
- Lekeitio: 23 positibo
 - Ondarroa: 20 positibo
 - Markina-Xemein: 18 positibo
 - Mutriku: 14 positibo
 - Berriatua: 6 positibo
 - Etxebarria: 4 positibo
 - Mendexa: 3 positibo
 - Aulesti: 2 positibo
 - Amoroto: 1 positibo
 - Ispaster: 1 positibo
 - Gizaburuaga: 1 positibo
 - Ziortza-Bolibar: 1 positibo
 
Lurraldeei dagokienez, gaur [ekainak 1] 00:00ak arteko datuen arabera, ondokoak dira lurraldez lurralde PCR proban positibo eman duten kasu berriak:
- Araba: 3.006 positibo (3 kasu gehiago asteburuan)
 - Bizkaia: 7.610 positibo (+8)
 - Gipuzkoa: 2.313 positibo (barikuko datuetan 2.314 zirela zioten)
 
Ospitaleratutakoei dagokioenez, gaur goizaldera arteko datuen arabera 29 pertsona daude ZIUn (asteburuan 4 gehiago). Eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datuak kontuan hartuta, RO 0,68 dela diote (barikuan baino 0,03 altuagoa).
Gaurko [ekainak 1] datuen arabera, guztira, pandemia hasi denetik 16.510 pertsona sendatu dira (%83,2). Oraindik sendatu ez direnak, aldiz, 1.782 dira (%9,4), eta hildakoak 1.541 (asteburuan 10 pertsona hil dira).