HITZAgaz jolastu eta otzara ederra irabazi du Amaia Egañak
'Baserritik Gernikara' ekimenaren eskutik, baserriko produktuekin betetako otzara irabazi du Amaia Egaña ondarrutarrak.
HITZArekin jolastuta, sari ederra hartu du HITZAren irakurle Amaia Egañak. Baserritik Gernikara ekimenak emandako saria Ondarroara joan da. Irabazleak, baserriko produktuekin betetako otzara ederra irabazi du.
Hain zuzen, honako galdera hau zuzen erantzuteagatik hartu du saria Egañak: “Zenbat urte beteko ditu aurten Busturialdeko Hitzak?”. Erantzun zuzena da 15 urte beteko dituela.
Jolastu geugaz ekimenak jolas gehiago eta sari gehiago ekarriko ditu aurrerantzean. Hiru hilean behin, erronka bat planteatuko dio HITZAk irakurleari. Hala, alde biko hartu-emanak sustatzea du helburu euskarazko komunikazio proiektuak. Bertotik, eskualdeotatik, ingurukoengana heldu, informazioa baino gehiago partekatu asmoz.