Garaian garaiko produktuekin osatutako asmakizunak eta sukaldean duen trebezia pantailaren bestaldean egon direnekin partekatu ditu Urrestik konfinamendu garaian.
'Baserritik Gernikara' ekimenaren eskutik, baserriko produktuekin betetako otzara irabazi du Amaia Egaña ondarrutarrak.
Maila guztietan eta gela murrizketarik gabe hasiko litzateke, dena ondo badoa, irailaren 7an. Jangela eta garraio zerbitzuak normaltasunez hastea ere aurreikusten du, baina DBHko eta Batxilergoko ikasleek ordutegi jarraitua izango lukete, etxean bazkaldu dezaten.
Guztira, pandemia hasi zenetik 94 positibo erregistratu dituzte eskualdean. Lurraldeka, atzo bost kutsatu berri erregistratu zituzten, 3 Araban eta 2 Bizkaian. Osasun Sailak jakinarazi nahi du aurrerantzean astelehenetik barikura argitaratuko dela, "gaur egun koronabirusarekin lotutako ospitale presioa txikiagoa baita".
Era askotako ekintzak antolatu dituzte, egoerara egokituta. Zuzeneko irratsaioa egingo dute zapatuan [ekainak 6] ikastolatik.
Plazak aldarriz betetzeko deia egin du Hamaika Garak domekarako. Parte-hartzaile bakoitzak bere aldarria kartoi zati batean idatzi eta etxetik plazara eramango du.
Rosa Errazkin Arrazau kimikariak 'Elhuyar anaiak, Wolframa eta espioitza' berbaldia eskainiko du astelehenean Internetez. 18:30ean hasiko den hitzaldia Youtubetik eta Zoom plataforma erabilita ikusi ahal izango da.
Kanpaina gaur [ekainak 4] abiarazi du Eusko Jaurlaritzak, Ingurune Digitalean Euskara Sustatzeko Batzordearen ekimenez. Lehenengo fasean aisialdiarekin eta kirolarekin lotutako eduki eta baliabideak zabalduko dira. Hurrengoetan, berriz, kulturakoak, euskara ikastekoak…
Ondarroako emakumeen eta mugimendu feministaren oroimenean oinarritutako jolasa ere sortu dute. Jokoa 6. mailakoei zuzenduta badago ere, nahi duen guztiak parte hartu dezakeela aurreratu dute.
Ekainaren 19an Lekeition egongo da odola emateko autobusa, eta ekainaren 29an, berriz, Markina-Xemeinen.