Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Wolframioaren euskal aurkikuntza hizpide, Zientziaren Giltzak Elkartearen hurrengo saioan

Rosa Errazkin Arrazau kimikariak 'Elhuyar anaiak, Wolframa eta espioitza' berbaldia eskainiko du astelehenean Internetez. 18:30ean hasiko den hitzaldia Youtubetik eta Zoom plataforma erabilita ikusi ahal izango da.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2020/06/04

COVID-19a dela eta, nahitaezko etenaldia egin ostean, hileroko hitzaldiei berrekingo die Ondarroako Zientziaren Giltzak Elkarteak. Astelehenerako [ekainak 8] zientzia eta historia uztartuko dituen Wolframioaren euskal aurkikuntzari buruzko Elhuyar anaiak, Wolframa eta espioitza berbaldia eskainiko du Rosa Errazkin Arrazau kimikariak. “Askok ez dute jakingo, baina taula periodikoan dauden elementuetatik wolframioa euskal jatorriko bakarra da. 1783. urtean Bergarako Errege Seminarioko Laboratorium Chemicum-en egin zuten aurkikuntza Elhuyar anaiek. Dudarik gabe, gertaera zientifiko hau euskaldunok inoiz zientzia arloan egin dugun ekarpenik handiena eta unibertsalena izan da”.

Berbaldia Beikozinin eskaini ordez Internetetik izango dela esan dute. Zuzenekoa 18:30ean hasiko da, eta interesatuek bi aukera izango dituzte: nahi dutenek Youtube-ko kanaletik sartu ahal izango dira edo bestela, Zoom plataforma erabili dezakete. Zoom aukeratzen dutenek 87946073872 kodea erabili beharko dute sartzeko.

Elkarteko kideek iragarri dutenez, berbaldia Internetetik aproba modura egingo dute. “Gure inguruan dabiltzan talde asko horrela hasi dira, eta guk ere bat egitea erabaki dugu. Sekula horrelakorik ez dugunez egin, proba modura egingo dugu. Pantaila baten aurrean ez dakigu zenbat jende batuko dugun, baina esperientziak ondo irteten badu, errepikatuko egingo dugu. Egia esan, koronabirusak eragindako osasun krisiaren portaera ez dakigu zelakoa izango den, eta ez dakigu ziur noiz egingo ditugun aurrez aurreko hitzaldiak”.

Errazkin 1992tik Bergararako Errege Seminarioko antzinako instrumentu zientifikoen bildumaren arduraduna da, eta egun, Bergarako Laboratorium museoko zuzendaria da. Hitzaldian euskal ilustratuek duela 250 urte sortutako proiektu berritzailea, wolframioaren aurkikuntzaren gorabeherak (espioitza lanak, etab.), wolframioaren ezaugarriak, erabilerak eta Bergarak gordeta duen historia harrigarria kontatuko ditu. Adierazi dutenez, hitzaldia ohikoa baino motzagoa izango da, ordu erdi ingurukoa, eta gaiari buruzko jakin-mina duten herritarrak hitzaldia mugikorretatik, tabletatik edo ordenagailuetatik jarraitzera eta bertan parte hartzera gonbidatu dituzte. “Zoom erabiltzen dutenek galderak egiteko aukera ere izango dute”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.