Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

DBHko ikasleentzako eskola jantoki zerbitzua martxan jartzea eskatu diote Jaurlaritzari

Bigarren hezkuntzako ikasleek ere funtsezko zerbitzu hori izan behar dutela uste dute 'Gure platera gure aukera' plataformakoek, "zerbitzu hori ez izateak ikasleen eskubideak urratzea, langileak kaleratzea eta familia kontziliaziorako oztopoak izatea eragingo lukeelako".

Ane Maruri Aransolo
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/06/08

‘Gure platera gure aukera’ plataformak adierazi du, komunikabideen bidez jakin duela Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak irailetik aurrera Haur eta Lehen Hezkuntzako jantokiak normaltasunez irekitzeko asmoa duela, “gizartea urruntzeko neurriak beharrezkoak izango ez diren egoera batean egongo garelakoan”.

Positiboa deritze ikastetxeak eta jantokiak normaltasunez irekitzeko asmoa izatea, baina, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek ere “funtsezko zerbitzu” hori izan behar dutela adierazi dute, derrigorrezko etapa bat delako, eta zerbitzu hori ez izateak “ikasleen eskubideak urratzea, langileak kaleratzea eta familia kontziliaziorako oztopoak edukitzea eragingo lukeelako”.

Hezkuntza eta elikadura oinarrizko eskubideak direla diote, eta administrazio eskudunek bermatu behar dituztela uste dute: “Are gehiago larrialdi egoeran, familiek eta gizarteak, oro har, funtsezko eta beharrezko zerbitzu publikoak behar dituztenean”. Hori horrela, eta urruntze neurriak mantendu behar izanez gero, Hezkuntza Sailak beste plangintza bat eduki behar duela uste dute plataformako kideek. Hala, ordezko espazioak antolatu, txandak handitu eta ikastetxeei jantoki zerbitzua bermatzeko behar dituzten baliabideak eman behar zaizkiela adierazi dute.

Akordioa. ‘Gure platera gure aukera’ plataformakoek, gainera, 2019ko urrian sinatutako legebiltzar akordioagaz aurrera jarraitzeko eskatu diote Jaurlaritzari. Bertan hurrengoa adostu zuten: sukaldeak eraikitzea, kontratazio agiri berrietan adostasun zabalak lortzea, kudeaketa zuzeneko ereduari proposamen berriak egitea eta eskola jantokien funtzionamendua arautzen duen indarreko araudia berriro idaztea.

Elkarregaz lan egiteko prestutasuna agertu dute, “irailetik aurrera ikastetxe eta jantoki guztiak irekita egon daitezen”.

Erlazionatutako edukiaIrailean ikasturtea normaltasunez hastea aurreikusten du Eusko JaurlaritzakEHIGE: “Hezkuntza Saila prebentzio neurriei egokitutako plan bat egiten hasi behar da berehala”

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.