Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ertzaintzak kriminalitate zantzuak ikusten ditu Zaldibarko zabortegian egindako kudeaketan

Zabortegia behera etorri izana Verter Recyclingek egindako kudeaketa akatsekin lotzen du Ertzaintzaren txostenak. Lau hilabete bete dira luizia gertatu zenetik, eta elkarretaratzeak egin dira, besteak beste, Markina-Xemeinen eta Etxebarrian.

Zapatuan Markina-Xemeinen egindako elkarretaratzea.
Eider Mugartegi
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/06/08

Vocento taldeko egunkariek Ertzaintzak epaitegirako egindako txostenaren berri eman zuten atzo [ekainak 7], eta horren arabera, Ertzaintzak kriminalitate zantzuak atzeman ditu Zaldibarko zabortegiaren kudeaketan. Zabortegia behera etorri izana kudeaketa akatsekin lotzen du txostenak eta azpimarratzen du Zaldibarko zabortegia “zuloa” bezala ezaguna zela garraiolarien artean, zabor mota guztia hartzen zuelako gainbegiratu barik.

Durangoko Instrukzio Epaitegian irekitako sumarioak jaso duenez, kriminalitate zantzuak ikusi ditu Ertzaintzak zabortegiaren gestioan, eta delitu bi egozten dizkio Verter Recycling enpresari: ingurumenaren kontrako delitua alde batetik, herritarren osasuna eta ingurune naturala arrisku bizian jartzeagatik, eta langileen eskubideak urratzea, bestetik.

Ertzaintzak jaso duenez, luizia gertatu baino hiru egun aurretik, Verterrek Lurtek topografia enpresari deitu zion zabortegian agertu ziren pitzadurak aztertzeko. Eta, jakin dutenez, Joaquin Beltranek, luizian harrapatutako langileetako batek, hiru aste lehenago ohartarazi zuen pitzadurak zeudela. Hala ere, Ertzaintzaren arabera, luizia izan baino hamasei egun lehenago, enpresako arduradunek Ingurumen Saileko funtzionarioei esan zieten hondakindegia egonkorra zela. Lurtek enpresak egin zuen egonkortasun azterketa 2018ko abenduan. Verter Recyclingen zabortegiak zegokion lur saila baino gehiago hartzen zuela ere jaso du Ertzaintzak txostenean.

Elkarretaratzeak. Zapatuan [ekainak 6] lau hilabete bete ziren Zaldibarko zabortegia erori eta Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran lurperatu zituenetik, eta ehunka pertsona elkartu ziren Markina-Xemeinen, Etxebarrian, Zallan, Zaldibarren, Eibarren eta Elgetan Alberto eta Joaquin omendu eta gertatutakoa “argitzea” eta “erantzukizunak garbitzea” aldarrikatzeko.

Etxebarrian, Olaia aurrean, eta Markina-Xemeinen Goiko Portalean batu ziren herritarrak elkarretaratzean. 10 minutuko isilunea eginda, gertakariari buruzko bertsoa abestuz amaitu zuten elkarretaratzea Markina-Xemeinen.

Erlazionatutako edukiaJaurlaritzak Verter Recycling-i bidaliko dizkio Zaldibarko zabortegian egindako lanen lehen fakturak

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.