Astelehenetik aurrera ezingo da aparkatu Ondarroako kukaña aurreko gunean
Autoa bertan aparkatuta duten herritarrek astelehena orduko kendu beharko dute ibilgailua.
Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, kukaña inguruko aparkalekua oinezkoentzako gune bihurtuko da astelehenetik [ekainak 15] aurrera. Ibilgailua bertan aparkatuta duten herritarrei autoa bertatik kentzeko eskatu diete udal arduradunek, astelehena orduko. “Uda iristeagaz batera, herriko gazteen jolasleku garrantzitsuenetako bat den kukañak berebiziko garrantzia hartzen du. Hori dela eta, azken urteetan egin modura, kukaña inguruko aparkalekua hustu, eta oinezkoen gune bihurtuko da astelehenetik aurrera. Helburua kukañan ibiltzen diren gaztean modu seguruan aritzea da, eta ez ibilgailuen joan etorriaren tartean ibiltzea”.