Euskal Hedabideen Elkarteak dio neurri batzuek euskal komunikabideon ohiko diru iturriei eragiten dietela. "Oraingoz diru laguntzetan murrizketa gutxi gertatu dira, baina sektorearen egonkortasuna bermatzeko funtsezkoa izango da erakunde guztiek euren konpromisoari eustea, eta ahal den heinean, areagotzea".
Manifestazioa domekan egingo dute. 13:00etan ipini dute hitzordua Ondarroako Zaldupe zubian.
Adierazpena lau helburu lortzeko asmoarekin sinatu dute. Besteak beste, eskualdearen industrializazio jasangarria indartu eta hobetzeko ahalegina egingo dute.
Jaietarako aurreikusita zegoen 135.000 euroko sailetik 73.577 euro bideratu ditu udalak aurre likidazioa egiteko. EH Bilduri ez zaio ondo begitandu diru hori guztia sail beretik hartzea.
Hamazortzigarren egunez, Lea-Artibain eta Mutrikun ez dute kutsatu berririk erregistratu. Lurraldeka, Bizkaian hazi da gehien kutsatu kopurua: beste hamabost herritarrek eman dute positibo. Beste hiru kasu atzeman dituzte Araban, eta beste bat Gipuzkoan
Turismo bulegoan zerbitzua normaltasunez eskaintzen hasi dira eta Kofradia Zaharreko bi gelak erabilgarri badaude ere, egunean ekitaldi bakarra egin ahalko da areto bakoitzean. Liburutegiko ikasgelak ere zabalik daude, baina aforoa mugatuta dago.
19:00etan irtengo da Eskolapetik zapatuko [ekainak 13] manifestazioa.
Udaburuko suaren inguruan egingo duten dantzaldiaren entseguak hasi dira.
'El reino' filma emango dute zapatuan [ekainak 13] eta domekan [ekainak 14]. Sarrerak aldez aurretik erosi behar dira Uhagon kulturgunean.
Merkatua 09:00etatik 13:00etara egingo da. Ondokoek parte hartuko dute: Ibiri, Antia, Ekoalboraz, Iratxe lora denda, Zortziko, Ondare eta Goienetxe.
Autoa bertan aparkatuta duten herritarrek astelehena orduko kendu beharko dute ibilgailua.
Ordutegi berria hondartza denboraldia hasteagaz batera jarriko da martxan. Gogorarazi dutenez, maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da.