Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Hekimen: "Pandemiari aurre egiteko neurriek euskal komunikabideon bideragarritasuna baldintzatzen dute"

Euskal Hedabideen Elkarteak dio neurri batzuek euskal komunikabideon ohiko diru iturriei eragiten dietela. "Oraingoz diru laguntzetan murrizketa gutxi gertatu dira, baina sektorearen egonkortasuna bermatzeko funtsezkoa izango da erakunde guztiek euren konpromisoari eustea, eta ahal den heinean, areagotzea".

Euskal Komunikabideen Elkartea osatzen duten hedabideetako ordezkariak. Argazkia: Hekimen
Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/06/11

Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteak esan du pandemiaren hedapena geldiarazteko ezohiko neurriak zuzenean eragiten ari direla euskal komunikabideon egitasmoetan. Konfinamendu garaian, elkarteko hedabideen webguneetako erabiltzaileak nabarmen gehitu dira, baina publizitateko diru iturrietan %40tik gorako murrizketak egon dira. Harpidetzetan jaitsiera txikia izan bada ere, etorkizunari “kezkaz” begiratzen zaiola esan dute. “Diru laguntza publikoekin ere antzeko zerbait gertatzen da: oraingoz murrizketa gutxi gertatu diren arren, ikusteko dago etorkizunean zer gertatuko den. Eremu horretan, funtsezkoa izango da erakundeek konpromisoari eustea sektorearen egonkortasuna bermatzeko; eta, ahal den heinean, areagotzea”.

Aurreko krisiaildi ekonomikotik “erabat osatu gabe” eta hedabideen mundua bizitzen ari den eredu aldaketaren erdian, sektorea egonkortzeko bidean lehen pausoak ematen ari zenean, krisialdi berri bat pairatzen hasi dela azaldu dute. Dena dela, eta komunikabideok lehen mailako zerbitzu garen heinean, lanean jarraitzeko ahal den guztia egin dela esan dute. “Herritarrei pandemiaren inguruko informazio zuzen eta eguneratua helarazteko ahal izan dugun guztia egin dugu”.

Euskal hedabideon garrantzia “inoiz baino ageriago” geratu dela esan dute. “Horren parean, baina, pandemiari aurre egiteko hartzen ari diren neurriak daude. Neurri horiek komunikabideon bideragarritasuna baldintzatzen dute”.

Pandemiak elkarteko komunikabideei nola eragin dien jakiteko, Hekimenek bazkideen artean inkesta bat zabaldu du, eta emaitzak gazi-gozoak izan direla diote: “Hasteko, bazkide guztiek hartu dituzte pandemiari aurre egiteko oinarrizko neurriak, eta, ondorioz, ehunka lagunek osatutako sarean bi COVID-19 kasu baino ez dira zenbatu”. Hedabideetako langileak, moldaketa batzuk eginda “baldintza zailetan” ere ekoizpenari eutsi nahi izatea azpimarratu dute. “Egindako ahaleginari herritarrek emandako erantzuna paregabea izan da. Izan ere, elkarteko komunikabideen webguneetan iazko martxoan baino 500.000 erabiltzaile gehiago zenbatu dira”.

Egitasmo asko (%71) bertan behera geratu direla ere mahairatu dute. “Etorkizunean zenbait egitasmo berrartzeko aukera egon liteke, baina, ziurrenik, gehienak ez dira berreskuratuko”.

Lantaldeetan ere murrizketa gutxi egon direla diote. “Lehen asteetan zenbait hedabidek aldi baterako murrizketak abian jarri zituzten, baina orokorrean ez da egon behin betiko kontratu eteterik. Etorkizunean ere ahal dugun guztia egingo dugu egungo lantaldeei eusteko, eta espero dugu herritarrek zein erakundeek ere, euren babesa mantenduz, ahal duten guztia egingo dutela aurreko krisialdietako egoera errepikatu ez dadin”.

Hekimen osatzen duten hedabideek garatzen dituzten egitasmo asko (%71) bertan behera geratu direla ere mahairatu dute. “Etorkizunean zenbait egitasmo berrartzeko aukera egon liteke, baina, ziurrenik, gehienak ez dira berreskuratuko”.

Horren guztiaren aurrean, orain arte bezala lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du elkarteak. “Lan asko eta ahalegin handia egin da gauden tokiraino iristeko, eta hasitako bidea emankorra izaten ari da. Jarrai dezagun elkarlanean bidea egiten, eta gaindi ditzagun etor daitezkeen traba eta oztopoak elkarrekin, guztiontzako errazago izango baita eta herritarrek eskertu egingo digute”

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Kultura, Bizkaia, 2026ko Durangoko Azoka

Betiko Durangoko Azoka, koxka bat handituta

Kirola, Bizkaia

Blas Ziarreta hil da, Bigarren Mailan zirela Sestao, Athletic B eta Eibar zuzendu zituen entrenatzailea

Euskal Ligako Bizkaiko klubek salatu dute desabantailan aritzen direla

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Kultura, 2026ko Durangoko Azoka, Bizkaia

Hogei ikuskizun aurkeztuko dituzte ‘DA! Pro’ topaketan, azaroaren 24an eta 26an

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.