Merkatu Txikia egingo dute zapatuan Mutrikuko Beheko Plazan
Merkatua 09:00etatik 13:00etara egingo da. Ondokoek parte hartuko dute: Ibiri, Antia, Ekoalboraz, Iratxe lora denda, Zortziko, Ondare eta Goienetxe.
Mutrikuko Udalak jakitera eman duenez, zapatuan [ekainak 13] 09:00etatik 13:00etara Merkatu Txikia egingo dute Beheko Plazan. Baserriko produktuetan, ondoko ekoizleen produktuak egongo dira salgai: Ibiri, Antia eta Ekoalboraz. Loreetan, Iratxe lora dendak edukiko du salmahaia, eta eztia (Zortziko), marmelada (Ondare) eta artzain gazta (Goienetxe) erosteko aukera ere edukiko dute bertaratzen diren herritarrek.
Udal iturriek azpimarratu dutenez, segurtasuna bermatuta egongo da Merkatu Txikian. Horretarako, udalak zein ekoizleek neurri bereziak hartuko dituzte erosketak era seguruan egin ahal izateko. “Maiatzean egin zen Merkatu Txikiak oso harrera ona izan zuen, eta, oro har, erosleek zein ekoizleek oso ondo bete zituzten udaletik eskatutako arauak. Hori dela eta, ekaineko azoka antolatzeko garaian arau berberak jarraituko dira”.