Ondarroako Herri Busa udako ordutegiagaz hasiko da astelehenean
Ordutegi berria hondartza denboraldia hasteagaz batera jarriko da martxan. Gogorarazi dutenez, maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, Herri Busa udako ordutegiagaz funtzionatzen hasiko da astelehenean [ekainak 15]. “Egun horretan hasten da ofizialki hondartza denboraldia, beraz, egun horretan jarriko da martxan udako ordutegia ere”.
Udal iturriek azpimarratu dutenez, ordutegi berria antolatzerakoan bi faktore hartu dituzte kontuan. Alde batetik, herritarrei hondartzara joateko eskaintzen dien zerbitzua, eta, bestetik, COVID-19ak sortutako larrialdi egoeraren ondorioz garraio publikoan eragindako murrizketak konpentsatzea. Gogorarazi dutenez, Herri Busean joateko behar-beharrezkoa da maskara erabiltzea. Erabiltzaile kopurua, berriz, “momentu horretan gauden faseak ezarritako araudiaren araberakoak izango da. Araudi hori Espainiako Gobernuak ezartzen du, dekretuz”.